Adiskidetasunezko istripu-jakinarazpena

Adiskidetasunezko istripu-jakinarazpena

Bizkortu izapideak ezbehar baten ostean

Zergatik egin behar da adiskidetasunezko istripu-jakinarazpena?

Adiskidetasunezko istripu-jakinarazpenak izapideak bizkortzen ditu aseguratzaileen artean, eta arazoak edo desadostasunak egoteko aukera gutxitu, istripu baten ardura norena izan den zehazterakoan. Hurrengo lerroetan azaltzen dizugu hura nola aurkeztu.

Istripu-partearen gakoak

Adiskidetasunezko istripu-jakinarazpena betetzeko argibideak dokumentuan bertan agertzen dira. Hauek dira garrantzitsuenak.

Aitorpenean adierazitakoarekin

ados baldin bazaudete biak, sinatu egin behar duzu (15), eta beste gidariak hala egiten duela ziurtatu.

Ez baldin bazaude ados

azaldutako informazioarekin edo gertaera nola izan den argi eta garbi islatzen ez badu, ez sinatu aitorpena.

Idatzi pertsona kaltetuen

eta lekukoen datu guztiak (izena, NAN, helbidea, telefonoa, etab.) dokumentuaren atzealdean. Zati hori sinatu behar ez denez, gero idatz dezakezu.

Eman parte-hartzaile guztien berri,

izan polizia edo beste autoritate bat (18. atala), 2 ibilgailu baino gehiago egotean (22. atala) edo pertsonaren bat zauritzean (24. atala).

Ez aldatu aitorpena

bi kopiak (originala eta kopia) bereizi ostean. Hala behar baduzu, jarri harremanetan zure agentearekin edo bezeroarentzako arreta-zerbitzuarekin.

Eman aitorpenaren kopia bat

beste gidariari. Nahikoa da dokumentuaren argazki batekin. Aitorpenean 2 alderdi baino gehiago baleude, zenbat alderdi hainbat argazki edo kopia egon beharko dira.

Atera argazkiak kalteei

eta erantsi itzazu aseguratzaileari ezbeharren berri ematean.

Jarri harremanetan gurekin

· Jakinarazi gertatutakoa ahalik eta azkarren; 7 egun baliodun dituzu horretarako.

Istripu-partea

Ohiko galderak

Aitorpenean ezingo da aldatu daturik. Bertan adierazitakoan aldaketak egiteko, aseguratzaileari, bezeroarentzako arreta-zerbitzuari edo zure agenteari jakinarazi beharko diozu.

Oso garrantzitsua da adiskidetasunezko istripu-jakinarazpenean zauriturik dagoen adieraztea, nahiz eta larri ez egon.

Zauriak larriak badira, deitu larrialdi-zerbitzuei edo poliziari.

Larrialdi-zerbitzuek (polizia, suhiltzaileak…) esku hartu dutenean, adierazi aitorpenean.

Garrantzitsua da istripuan esku hartu duen segurtasuneko organoa jakinaraztea, baita atestatuaren txosten-zenbakia ere. Ez da beharrezkoa agenteen datuak ematea, atestatu-zenbakian datu horiek berreskura daitezke eta, behar izatekotan.

Ezbeharrean hainbat ibilgailu egongo balira, saiatu kaltetutako ibilgailu guztien datuak biltzen (matrikula, gidaria, aseguratzailea).

Batzuetan, talken ordenaren arabera, hainbat istripu-parte egiten dira. Kasu horietan, oso garrantzitsua da egindako aitorpen guztien dokumentazioa ematea (argazkien, kopien… bidez).