
Zure etxea
Etxe guztietara egokitzen gara
Ikusi aseguruaZer egin dezakegu zuregatik?
Gure misioa aseguruen, aurrezkien eta inbertsioen arloan laguntza albait onena ematea da, bai zuretzat, bai zure familia, saltoki nahiz ETEarentzat.
Ildo horretan, gure agentzian egiten dugun lehenengo gauza zu entzutea da. Zure nahiak, beharrak eta arazoak zein diren jakin behar dugu zuri arreta pertsonalizatu hoberena emateko.
Eta, ondoren, inguruabar horiek guztiak aztertzen ditugu, horrela soilik eskainiko dizkizugu-eta irtenbide onenak.
Eta ezbeharrik suertatzen bada? Ez kezkatu! Uneoro zure alboan egongo gara: jakinarazpena izapidetzeko, ebazten den arte informazioa emanez, eta behar duzun guztian aholkatuz.
Gure agentzian seriotasuna, profesionaltasuna eta adeitasuna aurkituko dituzu. Gure arreta-ordutegia astelehenetik ostegunera 9:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era da, eta ostiraletan 9:00etatitk 14:00etara.
Gure zerbitzuak bulegoko ordutegiaz kanpo behar badituzu, helbide honen bitartez jar zaitezke gurekin harremanetan: maalonso@segurosbilbao.com.
Eskatu aurrekontua konpromisorik gabe, zure esku gaude.