Osasun aseguruak
Zaindu aseguruekin gehien axola duena zuk eta zure senideek arreta mediko onenaz goza dezazuen.
Osasuntsu bizi
Zaindu aseguruekin gehien axola duena zuk eta zure senideek arreta mediko onenaz goza dezazuen.
Osasuna jokoan dagoenean, funtsezkoa da mediku espezialista onenen esku jartzea. Seguros Bilbaok zentro eta mediku onenekin egiten du lan, ezertaz kezkatu beharrik izan ez dezazun.
Oinarrizko osasun asistentziatik hasi eta konplexutasun handieneko esku-hartzeetaraino, zeu eta zeureak babes ditzakezu orain osasunarekin zerikusia duten edozein gorabeheraren aurrean. 'Diru-itzulketa asegurua'ri esker, medikua hauta dezakezu eta bermaturik izango duzu zure arretak sortutako gastuen itzulketa; eta 'Cosalud Zainketa pertsonala'rekin, berriz, hortzetako eta kirurgia plastiko eta konpontzailerako tratamendurako aukera izango duzu, batere kosturik gabe edo kostu murriztu batean.
'Ospitaleratzeagatiko subsidio-asegurua'k ordaindu egingo dizu ospitaleraturik zaren bitartean, duzun diru-sarrera mailari euts diezaiozun. Berehalako kalte-ordaina jasoko duzu istripu, gaixotasun edota amatasun kasuan, azalpenezko txosten medikoa aurkezte hutsarekin.