auto asegurua prezioa

Auto aseguruak

Zure autoa adituen eskuetan utzi

Zer eskaintzen dizute gure auto-aseguruek?

Estaldura sorta zabala eskaintzen dizugu zure ibilgailuarentzat. Derrigorrezkoak direnetatik hasi eta aseguru osoetaraino, nahi duzun estaldura maila aukera dezazun. Bidaia ezazu edozein ustekaberen aurrean babestuta egotearen lasaitasunaz.

Zergatik kontratatu auto aseguru bat?

Atera onura abantaila interesgarriei zure autoaren asegurua Seguros Bilbao-rekin kontratatzean.

Hobari altuak

Lortu hobari altuak zure autoaren asegurua kontratatzean %60rainoko deskontuarekin gidaritza onagatik.

Laguntza 0 KM

Bidaiatu lasaitasun osoarekin bidaia-laguntzaren estaldurarekin eguneko 24 orduetan eta 0 km-tik.

Eskaintza neurrira

Aseguru bat zure neurrira. Erabaki zure aseguruan sartu nahi dituzun bermeak prezioa zure beharretara egokituz.

Pertsonalizatutako arreta

Autoarekin izandako intzidentziak ebazten espezializatuta dagoen gure bitartekari sareak arreta pertsonalizatua emango dizu.

Zer hartzen dute barne gure auto aseguruek?

Derrigorrezko erantzukizun zibila eskaintzen dizugu, eta horren mugak handitzen ditugu berme gehigarriekin. Gainera, gidatzean hirugarrenei sortutako galeren kalte-ordainaren estaldura izango duzu. 

Prezioan eragina duten faktoreak

Auto-aseguru baten prezioan eragina duten faktore asko daude, zeintzuen artean gidariaren profila eta aseguratuko den autoaren profila dauden.

Gidaria

Gidariaren adina, gidabaimenaren antzinatasuna eta gidariaren historia dira garrantzi handieneko hiru faktoretako batzuk aseguruaren prezioa zehazterako orduan.

Autoaren modeloa

Autoaren modeloa, bere antzinatasuna, merkatuko balioa edo zilindrada ere primaren kalkulua baldintzatzen dute.

Bermea

Zure ibilgailurako bilatzen duzun babesa eta, hortaz, kontratatuko dituzun bermeak funtsezkoak dira aseguruaren prezioa zehazterako orduan.

Ohiko galderak

Edozein jazoeraren aurrean beharrezko estaldura guztiak dituen auto-aseguru bat izatea funtsezkoa da lasaitasun osoarekin gidatzeko. Hurbilen duzun Seguros Bilbao-ren bulegora etorri eta eskuragarri dauden modalitate guztien gainean informatu. Gehien komeni zaizun asegurua erabakitzen duzu.  

Gainera, gure salmenta telefonikoko bulegoarekin harremanetan jar zaitezke 946 42 12 41 telefonoaren bidez. 

Seguros Bilbao-n beste konpainia batzuetan duzun historia hartzen dugu kontuan eta %60raino arteko hobaria eskaintzen dizugu gidaritza onagatik. 

24 orduko telefono zerbitzua jartzen dizugu eskura. 946421241 zenbakira deitzea besterik ez duzu, eta espezializatutako gure langileak arduratuko dira guztiaz. e-bezeroaren plataforma ere jartzen dizugu eskura. 

Ezbehar baten ostean ibilgailua gure AutoPresto tailerretako batera eramaten baduzu, abantaila hauek izango dituzu:  

  • Zure aseguruaren hobari maila mantentzea.  
  • Autoa etxean jasotze eta emate zerbitzua.  
  • Ordezkapen/kortesia autoa.  
  • 60 €ko deskontua frankizia ematekotan.  
  • Zure autoren berehalako peritatzea eta lehentasunezko zerbitzua.  
  • Zure autoaren garbiketa zerbitzua eta egoera orokorraren berrikusketa. 

Zergatik kontratatu auto-aseguru bat Seguros Bilbao-rekin?

Seguros Bilbao-n 100 urte baino gehiago daramatzagu zu bezalako pertsonak zaintzen, ustekabeko txiki eta handien aurrean babestuz.

Pertsonalizatutako arreta

Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.

Etengabeko informazioa

Aseguruetan espezialistak diren profesionalen eskutik aldiroko informazio baliagarri eta kalitatezkoa zuri eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu.

Laguntza eta konfiantza

Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.