Arrisku orotako poliza
Hirugarrenen erantzukizun zibila estaltzeaz gain, babesa izango duzu autoan jasandako kalteen aurrean istripu, ehiza-animali baten aurkako talka eta fenomeno meteorologikoen kasuan, besteak beste.
Auto aseguruak
Zure kalte-aseguru osoa, zure neurrira
Frankiziarik gabeko arrisku orotako auto-asegurua guztia estalita izan nahi duten gidarientzat pentsatua dago. Hirugarrenen zein ibilgailu beraren kalteen babes osoa eskaintzen du, bai eta erantzukizun zibileko estaldura eta bermeen aukera zabala ere, zure ezaugarrien arabera konfiguratzeko.
Izan ezazu zure ibilgailuarentzat babesik handiena arrisku orotarako aseguru oso batekin, zeure neurrira egokitzeko modukoa dena.
Hirugarrenen erantzukizun zibila estaltzeaz gain, babesa izango duzu autoan jasandako kalteen aurrean istripu, ehiza-animali baten aurkako talka eta fenomeno meteorologikoen kasuan, besteak beste.
Lortu hobari altuak zure autoaren asegurua kontratatzean %60rainoko deskontuarekin gidaritza onagatik.
Gozatu gure tailer sarearen abantaila guztiez. Besteak beste, lehentasunezko konponketa, norberaren kalteen hobaria mantentzea eta zure ibilgailuaren doako garbiketa.
Zure gida-baimeneko puntuak partez edo osorik berreskuratzera zuzendutako gastuak ordaintzen ditugu.
Bidaiatu lasaitasun osoarekin bidaia-laguntzaren estaldurarekin eguneko 24 orduetan eta 0 km-tik.
Autoarekin izandako intzidentziak ebazten espezializatuta dagoen gure bitartekari sareak arreta pertsonalizatua emango dizu.
Errepideko arreta integrala eskaintzen dizugu, ezuste baten kasuan bidaiarientzako estaldura espezifikoekin eta ibilgailurako laguntza teknikoarekin.
Informazio gehiagoKonbinatu oinarrizko bermeak eta aukerazkoak aseguruak erabateko babesa izan dezan, arrisku orotakoa, frankiziarik gabe.
Ibili babes legala izatearen lasaitasunarekin, hirugarrenei kalterik eragitekotan edo erreklamazio baten aurrean defendatzerakoan.
Zure ibilgailuak kalterik jasaten badu lapurreta, sute, ekintza bandaliko edo animali baten aurka talka egitean, asistentziarik osoena jasoko duzu berehalaxe, frankiziarik ordaindu beharrik gabe.
Frankiziarik gabeko arrisku orotarako gure auto-aseguruarekin geu arduratuko gara kaltetu edo desagertu izan diren ekipaje eta objektu pertsonalen gastuetaz. Haurrei eusteko ekipoak ere barne hartzen ditugu, esaterako aulkitxoak eta jasogailuak.
Istripuagatiko baliaezintasun edo heriotza kasuan, gure asegurua egiten da kargu ezarritako kalte-ordainez, bai ibilgailuaren gidari gisa bai bidaiari gisa gertatu bada.
Istripu baten ondoriozko epai irmo baten ostean beste alderdiak kaudimengabezia deklaratzen badu eta ez badio aurre egiten ordaindu beharreko kalte-ordainari, geure gain hartuko dugu horren ordainketa.
Asegurua zeuk nahi duzun moduan konfiguratzen duzu, berme gehigarri batzuez osa dezakezularik, hala nola, giltzen bikoizketa, ordezko ibilgailua, konponketarako mailegua, sorospena edo puntuak berreskuratzeko ikastaroa.
Ahaztu paperezko eginbeharrekoez. Gure gestoria-zerbitzuarekin ibilgailuarekin lotutako beharrezko izapide guztiak burutzen ditugu, erregistro eta matrikulazioetatik hasi eta salerosketa kontratuetaraino.
Informazio gehiagoZure ibilgailurako babes are osotuagoa nahi baduzu, kontsultatu eskuragarri dituzun beste aseguruak.
Lortu estaldura onena hirugarrenei eta zure ibilgailuari kalteak sortzean, prima onenarekin.
Eskaini babes osoa zure autoari.
Auto-aseguruaren prezioa hainbat faktoreren araberakoa da; aukeratutako modalitatetik ibilgailuaren modelora.
Aukeratzen den modalitatea da prezioan eragina duen faktore nagusietako bat, baina babes-maila ere garrantzitsua da oso. Arrisku orotako aseguruak kostu handiagoa izango du hirugarrenenak baino, baina estaldura hobea izango du.
Gidariaren ezaugarriekin lotutako zenbait alderdik eragina dute aseguruaren prezioan. Horietako batzuk dira gidatzen izandako aurrekariak eta ezbehar-tasa. Gainera, adina eta gidabaimena zenbat urtez izan duen kontuan hartu ohi da.
Autoaren marka, zilindrada eta erosi zen urtea bezalako datuek amaierako prezioa baldintzatuko dute.
Frankizia bezeroak bere gain hartu behar duen zenbateko ekonomiko bat da ibilgailuarekin ezbeharren bat gertatzekotan. Kopuru hau aldez aurretik adosten da konpainia aseguratzailearekin.
Modalitate hau kontratatzen baduzu, primaren prezioa murriztuagoa izango da. Bestalde, frankiziarik gabeko aseguru bat hautatzen baduzu, aput bat gehiago ordainduko duzu, baina konpainia izango da konponketaren kostua bere gain hartuko duena, zu inolako kopururik ordaindu behar gabe.
Istripuren bat baduzu edo zure ibilgailuari zerbait gertatzen bazaio, gurekin jarri behar duzu harremanetan Bezeroaren Arretarako gure telefonoan. Eguneko 24 orduetan dago erabilgarri. Gure web-orriaren e-bezeroa gunearen bidez era jakinaraz ahal diguzu.
Jakina. Zure gidatze eremuko aurrekariak kontuan hartzen ditugu, edozein konpainiatik zatozela ere, eta, gidari ona bazara, zure aseguruaren prezioan %60ra arteko hobariari atera ahal diozu onura.
Espezialistak gara auto-aseguruetan, pertsonalizatutako aholkularitza eta benetan behar duzun babesa emanez.
Orain dela 100 urte baino gehiago daramatzagu zu bezalako pertsonak babesten eta hauei aholku ematen, arrisku txiki eta handiei aurre egitera lagunduz.
Zurekin zuzenean hitz egiten dugu, arreta jartzen dizugu eta behar duzun denbora eskaintzen dizugu, zure zalantza guztiei erantzunez eta gure zerbitzuak helarazten dizkiguzun beharretara egokituz.
Catalana Occidente Taldeko parte gara, Espainiako aseguratzaile-sektoreko eta munduko kreditu-aseguruen sektoreko talde liderretako bat.