Gehienezko prestazioak
Atera etekina zure ibilgailuarentzako erabateko babesari, erantzukizun zibileko bermeekin hirugarrenentzat, autoak eragindako kalteak istripu edo animali baten aurkako talka dela eta, edo eguraldia dela eta, besteak beste
Auto aseguruak
Zure kalte-aseguru osoa, zure neurrira
Frankiziadun arrisku orotako auto-aseguruarekin estaldurarik handiena izango duzu hirugarrenei edo zure ibilgailuari eragindako kalte posibleen aurrean, prima doituago bati onura atera ahal izanez. Ezbeharren bat gertatzekotan, gu arduratuko gara guztiaz, zu frankizia abonatu besterik ez duzu egin beharko.
Gida ezazu lasaitasun guztiz zeure beharretara egokitua den arrisku orotarako auto-aseguru osoarekin.
Atera etekina zure ibilgailuarentzako erabateko babesari, erantzukizun zibileko bermeekin hirugarrenentzat, autoak eragindako kalteak istripu edo animali baten aurkako talka dela eta, edo eguraldia dela eta, besteak beste
Lortu hobari altuak zure autoaren asegurua kontratatzean %60rainoko deskontuarekin gidaritza onagatik.
Gozatu gure tailer sarearen abantaila guztiez. Besteak beste, lehentasunezko konponketa, norberaren kalteen hobaria mantentzea eta zure ibilgailuaren doako garbiketa.
Zure gida-baimeneko puntuak partez edo osorik berreskuratzera zuzendutako gastuak ordaintzen ditugu.
Bidaiatu lasaitasun osoz bidaia-laguntzaren estaldurarekin eguneko 24 orduetan eta 0 km-tik.
Autoarekin izandako intzidentziak ebazten espezializatuta dagoen gure bitartekari sareak arreta pertsonalizatua emango dizu.
Errepideko arreta integrala eskaintzen dizugu, ezuste baten kasuan bidaiarientzako estaldura espezifikoekin eta ibilgailurako laguntza teknikoarekin.
Informazio gehiagoGoza ezazu zure ibilgailuarentzako berme osoenez arrisku orotarako frankiziadun aseguruarekin.
Jaso itzazu zure ibilgailuarekin zirkulatzerakoan behar dituzun bermeen onurak, hala nola nahitaezko erantzukizun zibila, borondatezko erantzukizun zibila, oinezko eta txirrindulariarena, sutea, defentsa juridikoa eta erreklamazioa, beste batzuen artean.
Zure ibilgailuak bai joan-etorri batean bai aparkaturik denean sute edo leherketa baten ondorioz jasan ditzaken kalte materialak estaltzen ditugu.
Norbaitek lapurtzen saiatzean zure autoak izan ditzaken kalteak geure gain hartzen ditugu. Presazko konponketa ere eskaintzen dizugu ezbeharraren ondorioz hala behar bazenu.
Beirak hautsi izanez gero, horien konponketa, berrezartzea eta instalazio gastuak estaltzen ditugu, izan tindatuak, polarizatuak, serigrafiatuak edo termo-islatzaileak. Barne dira eguzki-sabaia, metakrilatozko beirak eta horietan txertaturiko euri-sentsoreak ere.
Kalte-ordaina ematen dizugu zure autoarekin bai gidari bai bidaiari gisa istripua izanez gero izandako gorputzeko lesioengatik.
Zure ibilgailuak jasaten dituen kalteen konponketaren zenbatekoa ordaintzen dizugu, ehiza larriko animalia batekin izandako talkaren ondorioz izandakoan: basurdea, azeria, oreina, basahuntza edo sarrioa, besteak beste.
Frankiziadun arrisku orotarako auto-aseguruarekin babestuta zaude zure autoak euria, elurra, kazkabarra, haizea edo tximistagatik izan ditzaken kalteetatik ere.
Zirkulazio istripu batengatik epaian adierazitako zenbatekoa geure gain hartzen dugu kausatzailea kaudimengabezian deklaratzen bada.
Mantenimenduko frankiziarekin, arrisku orotarako zure auto-aseguruaren estaldura handitzeko aukera eskaintzen dizugu, bermaturik geratzen direlarik kanpoko edo ustekabeko arrazoi batengatik -talka, iraulketa edo objektuen inpaktua, besteak beste- zure ibilgailuak eta haren osagarriek izaten dituzten erabateko galera edo kalte materialak.
Arrisku orotako asegurua osatzeko aukera ematen dizugu berme gehigarriekin:
ordezko ibilgailua
giltzen kopia
puntuak berreskuratzeko ikastaroak, beste batzuen artean
IAT gastuak
Ekipaia eta objektu pertsonalak
ordezko ibilgailua
Jasotako edozein trafiko-isun jakinaraziko dizugu gertatzen den unean.
Informazio gehiagoAuto-aseguru baten prezioan eragina duten faktore asko daude, zeintzuen artean gidariaren profila eta aseguratuko den autoaren profila dauden.
Gidariaren adina, gidabaimenaren antzinatasuna eta gidariaren historia dira garrantzi handieneko hiru faktoretako batzuk aseguruaren prezioa zehazterako orduan.
Autoaren modeloa, bere antzinatasuna, merkatuko balioa edo zilindrada ere primaren kalkulua baldintzatzen dute.
Zure ibilgailurako bilatzen duzun babesa eta, hortaz, kontratatuko dituzun bermeak funtsezkoak dira aseguruaren prezioa zehazterako orduan. Halaber, frankizia baten kontratazioa ere priman eragina izango du.
Edozein jazoeraren aurrean beharrezko estaldura guztiak dituen auto-aseguru bat izatea funtsezkoa da lasaitasun osoarekin gidatzeko. Hurbilen duzun Seguros Bilbao-ren bulegora etorri eta eskuragarri dauden modalitate guztien gainean informatu. Gehien komeni zaizun asegurua erabakitzen duzu.
Gainera, gure salmenta telefonikoko bulegoarekin harremanetan jar zaitezke 946 42 12 41 telefonoaren bidez.
Seguros Bilbao-n beste konpainia batzuetan duzun historia hartzen dugu kontuan eta %60raino arteko hobaria eskaintzen dizugu gidaritza onagatik.
24 orduko telefono zerbitzua jartzen dizugu eskura. 946421241 zenbakira deitzea besterik ez duzu, eta espezializatutako gure langileak arduratuko dira guztiaz. e-bezeroaren plataforma ere jartzen dizugu eskura.
Ezbehar baten ostean ibilgailua gure AutoPresto tailerretako batera eramaten baduzu, abantaila hauek izango dituzu:
Seguros Bilbao-n 100 urte baino gehiago daramatzagu zu bezalako pertsonak zaintzen, ustekabeko txiki eta handien aurrean babestuz.
Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.
Aseguruetan espezialistak diren profesionalen eskutik aldiroko informazio baliagarri eta kalitatezkoa zuri eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu.
Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.