Ekonomikoa
Kontratatu zure oinarrizko hirugarrenen auto-asegurua eta lortu funtsezko berme guztiak zure ibilgailurako kalteen estaldura baino prezio egokitutagoarekin.
Auto aseguruak
Zure autoa adituen eskuetan utzi
Hirugarrenentzako auto-aseguru modalitateak zure ibilgailuak nahiaezkoak dituen bermeak biltzen ditu. erantzukizun zibiletik hasi eta bidaiako laguntza edo beira hausturaraino. Defentsa juridikoa eta isunak aurkaratzeko aukera ere ematen dizu.
Jaso itzazu zure auto-asegurua Seguros Bilbaorekin hirugarrenei kontratatzean dituzun abantaila interasgarriak.
Kontratatu zure oinarrizko hirugarrenen auto-asegurua eta lortu funtsezko berme guztiak zure ibilgailurako kalteen estaldura baino prezio egokitutagoarekin.
Lortu hobari altuak zure autoaren asegurua kontratatzean %60rainoko deskontuarekin gidaritza onagatik.
Gozatu gure tailer sarearen abantaila guztiez. Besteak beste, lehentasunezko konponketa, norberaren kalteen hobaria mantentzea eta zure ibilgailuaren doako garbiketa.
Zure gida-baimeneko puntuak partez edo osorik berreskuratzera zuzendutako gastuak ordaintzen ditugu.
Bidaiatu lasaitasun osoz bidaia-laguntzaren estaldurarekin eguneko 24 orduak eta 0 km-tik.
Autoarekin izandako intzidentziak ebazten espezializatuta dagoen gure bitartekari sareak arreta pertsonalizatua emango dizu.
Ahaztu paperezko eginbeharrekoez. Gure gestoria-zerbitzuarekin ibilgailuarekin lotutako beharrezko izapide guztiak burutzen ditugu, erregistro eta matrikulazioetatik hasi eta salerosketa kontratuetaraino.
Informazio gehiagoZure ibilgailurako babes are osotuagoa nahi baduzu, kontsultatu eskuragarri dituzun beste aseguruak.
Gozatu hirugarrenen auto-aseguru batez, babes onenari uko egin gabe. Atera etekina erantzukizun zibila edo beirak puskatzea bezalako bermeei, besteak beste.
Lortu estaldura onena hirugarrenei eta zure ibilgailuari kalteak sortzean, prima onenarekin.
Bermatu erabateko estaldura zure autoarentzat, ezbehar kasuan kosturik ez duzula ordainduko jakinda.
Auto-aseguru baten prezioan eragina duten faktore asko daude, zeintzuen artean gidariaren profila eta aseguratuko den autoaren profila dauden.
Gidariaren adina, gidabaimenaren antzinatasuna eta gidariaren historia dira garrantzi handieneko hiru faktoretako batzuk aseguruaren prezioa zehazterako orduan.
Autoaren modeloa, bere antzinatasuna, merkatuko balioa edo zilindrada ere primaren kalkulua baldintzatzen dute.
Zure ibilgailurako bilatzen duzun babesa eta, hortaz, kontratatuko dituzun bermeak funtsezkoak dira aseguruaren prezioa zehazterako orduan.
Errepideko arreta integrala eskaintzen dizugu, ezuste baten kasuan bidaiarientzako estaldura espezifikoekin eta ibilgailurako laguntza teknikoarekin.
Informazio gehiagoEdozein jazoeraren aurrean beharrezko estaldura guztiak dituen auto-aseguru bat izatea funtsezkoa da lasaitasun osoarekin gidatzeko. Hurbilen duzun Seguros Bilbao-ren bulegora etorri eta eskuragarri dauden modalitate guztien gainean informatu. Gehien komeni zaizun asegurua erabakitzen duzu.
Gainera, gure salmenta telefonikoko bulegoarekin harremanetan jar zaitezke 946 42 12 41 telefonoaren bidez.
Seguros Bilbao-n beste konpainia batzuetan duzun historia hartzen dugu kontuan eta %60raino arteko hobaria eskaintzen dizugu gidaritza onagatik.
24 orduko telefono zerbitzua jartzen dizugu eskura. 946421241 zenbakira deitzea besterik ez duzu, eta espezializatutako gure langileak arduratuko dira guztiaz. e-bezeroaren plataforma ere jartzen dizugu eskura.
Seguros Bilbao-n 100 urte baino gehiago daramatzagu zu bezalako pertsonak zaintzen, ustekabeko txiki eta handien aurrean babestuz.
Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.
Aseguruetan espezialistak diren profesionalen eskutik aldiroko informazio baliagarri eta kalitatezkoa zuri eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu.
Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.