Segurtasun zabaldua
Zabaldutako hirugarrenen auto-aseguruarekin, ibilgailuarentzako oinarrizko bermeez gain, estaldura gehigarriak izango dituzu, hala nola sutea, lapurreta edo talka animali zinegetikoen aurka.
Auto aseguruak
Segurtasuna 0 km-tik
Egokitu zure beharretara hirugarrenentzako auto-asegurua eta gozatu babes osoenaz. Eta, gainera, jaso nahitaezkoak diren bermeen onura, hala hola nahitaezko erantzukizun zibila, borondatezko erantzukin zibila edo beiren haustura, eta babestu zure ibilgailua sute edo lapurreta estaldurarekin, beste batzuen artean.
Jaso itzazu abantaila interesgarriak Seguros Bilbaorekin kontratatzean hirugarrenen auto-aseguru zabaldua.
Zabaldutako hirugarrenen auto-aseguruarekin, ibilgailuarentzako oinarrizko bermeez gain, estaldura gehigarriak izango dituzu, hala nola sutea, lapurreta edo talka animali zinegetikoen aurka.
Lortu hobari altuak zure autoaren asegurua kontratatzean %60rainoko deskontuarekin gidaritza onagatik.
Gozatu gure tailer sarearen abantaila guztiez. Besteak beste, lehentasunezko konponketa, norberaren kalteen hobaria mantentzea eta zure ibilgailuaren doako garbiketa.
Zure gida-baimeneko puntuak partez edo osorik berreskuratzera zuzendutako gastuak ordaintzen ditugu.
Bidaiatu lasaitasun osoz bidaia-laguntzaren estaldurarekin eguneko 24 orduak eta 0 km-tik.
Autoarekin izandako intzidentziak ebazten espezializatuta dagoen gure bitartekari sareak arreta pertsonalizatua emango dizu.
Errepideko arreta integrala eskaintzen dizugu, ezuste baten kasuan bidaiarientzako estaldura espezifikoekin eta ibilgailurako laguntza teknikoarekin.
Informazio gehiagoHirugarrenentzako zure aseguruarekin babestuago egongo zara hirugarrenentzako modalitate osoa estaldurei esker.
Jaso itzazu zure ibilgailuarekin zirkulatzerakoan behar diren bermeen onurak, hala nola derrigorrezko erantzukizun zibila eta erantzukizun zibil osagarria. Baita oinezko, txirrindulari nahiz suteen erantzukizun zibila, eta defentsa juridikoa eta erreklamazioa ere.
Sutea edo esplosioa gertatzekotan izandako kalte materialen estaldura bermatzen dizugu, ibilgailua zirkulazioan edo aparkatuta badago ere.
Zure ibilgailuan lapurreta egiteko saiakeran, guztizko lapurretan edo zati finkoren bat lapurtzekotan, eragindako kalteen konponketa eskaintzen dizugu.
Jaso kalte-ordaina zure autoarekin bai gidari bai bidaiari gisa izandako istripuagatik jasandako gorputzeko lesioengatik.
Babesa ematen dizugu zure ibilgailuak talka egiten badu ehizako animalia batekin: basurdea, orkatza, azeria, oreina...
Hirugarrenentzako gure auto-aseguru osoak bere gain hartzen ditu euria, elurra, kazkabarra, haizea edo tximistagatik zure autoak izan ditzaken kalteak ere.
Hirugarrentzako zure aseguru handitua beste berme gehigarri batzuekin osatzeko aukera eskaintzen dizugu. Hauekin, esaterako: ekipaje eta objektu pertsonalen lapurreta eta sutea, ibilgailua konpontzeko sorospen edo maileguak.
Edozein lekutan zaudela, telefonoz edo bideo-deien bidez, profesional bat duzu eskura zure zalantzak argitzeko.
Informazio gehiagoZure ibilgailurako babes are osotuagoa nahi baduzu, kontsultatu eskuragarri dituzun beste aseguruak.
Lortu estaldura onena hirugarrenei eta zure ibilgailuari kalteak sortzean, prima onenarekin.
Bermatu erabateko estaldura zure autoarentzat, ezbehar kasuan kosturik ez duzula ordainduko jakinda.
Eskaini babes osoa zure autoari.
Auto-aseguru baten prezioan eragina duten faktore asko daude, zeintzuen artean gidariaren profila eta aseguratuko den autoaren profila dauden.
Gidariaren adina, gidabaimenaren antzinatasuna eta gidariaren historia dira garrantzi handieneko hiru faktoretako batzuk aseguruaren prezioa zehazterako orduan.
Autoaren modeloa, bere antzinatasuna, merkatuko balioa edo zilindrada ere primaren kalkulua baldintzatzen dute.
Zure ibilgailurako bilatzen duzun babesa eta, hortaz, kontratatuko dituzun bermeak funtsezkoak dira aseguruaren prezioa zehazterako orduan.
Edozein jazoeraren aurrean beharrezko estaldura guztiak dituen auto-aseguru bat izatea funtsezkoa da lasaitasun osoarekin gidatzeko. Hurbilen duzun Seguros Bilbao-ren bulegora etorri eta eskuragarri dauden modalitate guztien gainean informatu. Gehien komeni zaizun asegurua erabakitzen duzu.
Gainera, gure salmenta telefonikoko bulegoarekin harremanetan jar zaitezke 946 42 12 41 telefonoaren bidez.
Seguros Bilbao-n beste konpainia batzuetan duzun historia hartzen dugu kontuan eta %60raino arteko hobaria eskaintzen dizugu gidaritza onagatik.
24 orduko telefono zerbitzua jartzen dizugu eskura. 946 42 12 41 telefonora deitzea besterik ez duzu gure langile espezializatuak guztiaz ardura daitezen. e-bezeroaren plataforma ere jartzen dizugu eskura.
Seguros Bilbaon 100 urte baino gehiago daramatzagu zu bezalakoak zaintzen, euren ondarean kudeatzen eta ustekabe txiki eta handien aurrean babesa ematen.
Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.
Aseguruetan espezialistak diren profesionalen eskutik aldiroko informazio baliagarri eta kalitatezkoa zuri eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu.
Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.