Bezeroaren defentsa
Bezeroei emandako zerbitzuaren kalitatea etengabe hobetzeko eta sustatzeko asmoz, baita finantza-erakundeetako bezeroarentzako-arreta sail eta zerbitzuei eta bezeroaren defendatzaileari buruzko ECO 734/04 Aginduaren eskabideetara egokitzeko ere, Grupo Catalana Occidente Taldeko erakundeek bezeroarentzako arreta-sail bat sortu dute. Gainera, bezeroaren, partaidearen eta bazkidearen defendatzaile bat ere badute, bezero, aseguratu eta partaideek egindako kexa eta erreklamazioetarako.
Erreklamazio eta kexa guztiak bezeroarentzako arreta-sail horren aurrean aurkez daitezke, bezeroaren defentsarako araudian ezartzen den moduan ("Informazio gehiago" atala), bere kontsulta aurretik gomendatuz, bereziki bezeroarentzako arreta-sailaren eta bezeroaren, partaidearen eta bazkidearen defendatzailearen konpetentziei buruzko 2. eta 3. artikuluak, baita II. kapitulua ere: "Kexak eta erreklamazioak bideratzeko prozedura".
Bezeroarentzako arreta-saileko titularra da Albert Viñolas Martínez jauna, Catalana Occidente Taldeko zerbitzuaren kalitateko eta bezeroaren defentsarako zuzendaria.
Harremanetarako datuak hauek dira:
- Helbide elektronikoa: Defensa.Cliente.GCO@grupocatalanaoccidente.com
- Helbidea: Avda. Alcalde Barnils, 63 08174 - Sant Cugat del Vallés (Barcelona)
- Telefonoa: 900 102 978
Bestetik, bezeroaren, partaidearen eta bazkidearen defendatzailea da Miquel Roca Junyent, abokatu ezaguna eta 1978ko Espainiako Konstituzioa eratu zuen pertsonetako bat.
Emandako ebazpenarekin desadostasunik izanez gero, bezeroaren arreta-sailaren aurrean kexa edo erreklamazioa aurretik aurkeztea beharrezkoa izanda, bezeroak kasu bakoitzerako gaituta dagoen organo gainbegiratzailearengana jo dezake, horretarako gaitutako inprimakien jarraian adierazita, kasu bakoitzean. Eskura dituzu "Informazio gehiago" atalean:
-
Taldeko aseguratzaileak eta GCO Gestora de Pensiones, EGFP, S.A. => Aseguru eta Pentsio-funtsen Zuzendaritza Nagusia
-
Bilbao Hipotecaria Establecimiento Financiero de Crédito, S.A. => Espainiako Bankua
-
Grupo Catalana Occidente Gestión de Activos SA, SGIIC eta Catalana Occidente Capital Agencia de Valores, S.A.U. => Balore Merkatuaren Espainiako Batzordea
-
GCO Previsión EPSV Individual=> Eusko Jaurlaritza