Malgutasuna
Zeuk erabakitzen duzu aldizkako prima. Eta zure dirua egunero errebalorizatzen den tasa bati edo eskura diren inbertsio fondoetako bati lotzea ere aukeratu ahalko duzu.
Zure interesak defendatzen beti
Aurrezki bizi-asegurua helburu zehatz batekin dirua metatzeko baliabide bat da. Bere erretirorako laguntza ekonomiko bat izatea bilatzen duten pertsonei zuzenduta dago, edo ondasun zehatz bat eskuratu nahi dutenei.
Aldizkako prima baten bidez, aseguru mota honek zure diru-sarreren zati bat gordetzeko aukera ematen dizu, bai eta nora bidali erabakitzeko aukera ere: aurreztera edo inbertitzera.
Zeuk erabakitzen duzu aldizkako prima. Eta zure dirua egunero errebalorizatzen den tasa bati edo eskura diren inbertsio fondoetako bati lotzea ere aukeratu ahalko duzu.
Eraiki ezazu zeure ondarea benetan behar duzunean eskura izango duzun lasaitasunarekin.
Zure dirua erabili urte bat igarota, horrela behar baduzu.
Konbinatu zure aurrezkia zure ingurukoak babesten dituzun bitartean heriotz eta baliaezintasunerako estaldurak dituen bizi-aseguru bati esker.
Gure aseguruek aldizkako aurrezkia eratzeko aukera emango dizute, bai eta zure dirua Seguros Bilbao-k zure eskura jartzen dituen Inbertsio Funtsen batean inbertitzeko aukera ere.
Flexivida aldizkako aurrezki-aseguru bat da, egunero errebalorizatzen den tasa bati lotua.
Premium Flexividarekin dirua inbertsio fondoetan inbertitu dezakezu inbertsio fondo arrunt batean baino arrisku gutxiagorekin, aldizka ordaintzen delako.
Flexijunior-ek aurrezteko aukera ematen dizu zure seme-alaben etorkizunera begira. Unea iritsita, bere proiektuak betetzea askoz ere errazagoa izango da: prestakuntza onenari sarbide izatea, lehen auto edo motorra erosi, etxebizitza bat eskuratu, etab.
ASPI Konfiantza aurrezki-asegurua era sistematikoan malgutasun handik aurrezteko prestatutako dago, zeuk aukeratzen duzu eta aldizkakotasuna eta ordainduko duzun zenbatekoa. Gainera, plana, bateragarria da gizarte-aurreikustearen beste edozein sistema batekin.
Diverfondo aurrezki-aseguruak zure etorkizunerako aurrezteko aukera eskaintzen du, aldibereko bi Inbertsio funtsen bidez. Estaldura eta zerbitzu nagusiak dituen bizi-aseguru bat ere hartzen du barne.
Aurrezki plana 5 - SIALP aurrezki-asegurua modu malguan eta epe luzera aurreztu nahi duten pertsonentzat pentsatua dago, arriskurik hartu gabe eta guztizko likidezia izanez bakarrik urte bat igarota edozein jazoera gertatzen bada.
Baliatu zaitez prestazio bat jaso arte aseguru honek duen zerga salbuespenaz, soilik une horretara arte lortutako etekinaren gainean. Bitartean, nahi duzun moduan aurrezten segitu dezakezu.
Zure aurrezkia hiru hilez behin gainbegiratzen den eguneroko errebalorizazio-tasa batera lotzeko aukera duzu, gaur egungo merkatu-tasen aurrean interes oso lehiakor bat eskaintzen duena. Bestalde, zure aurrezkia Seguros Bilbao-k zure eskura jartzen dituen inbertsio funts ezberdinetara lotzeko aukera dago, erakargarrien iruditzen zaizun funtsera aldatzeko aukerarekin; modu horretan zuk erabakitzen duzu momentu bakoitzean zer den egokiena zure diruarentzat.
Aurrezki-aseguruak zure uneko behar eta egoerei egokitzen dira, ekarpen-plana edonoiz aldatu ahal izanez eta onura ekonomiko garrantzitsuak eduki ahal izanez, hala nola bere likidezia handia, metatutako kapitalaren zati bat edo guztia berreskuratu ahal izanez, eta bere abantaila fiskal garrantzitsuak.
Zure aurrezkia errentagarri egin berme maximoekin eta lasaitasun osoarekin zure gain hartu nahi duzun arrisku-mailara hobeto egokitzen den aseguruarekin, zure ekarpenen kopurua eta aldizkakotasuna aukeratuz, bai eta errentagarritasun mota eta metatutako kapitala berreskuratzeko modua ere hautatuz.
Seguros Bilbao-n 100 urte baino gehiago daramatzagu zu bezalako pertsonak zaintzen, zure ondarea gordetzen eta ustekabe handi eta txikien aurrean babesten.
Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.
Finantza produktuetan profesionalak direnen eskutik aldiroko informazioa, baliagarria eta kalitatezkoa, zuri eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu.
Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.