pias

Bizi-aseguruak aurrezkia

PIAS, Aurrezki Sistematikoko Plan Indibiduala

Zure biziarteko errenta prestatu gaur

Zertan datza aurrezki sistematikoko plan indibiduala?

ASPI Konfiantza aurrezki-asegurua malgutasun handiarekin aurrezteko aukera ematen du, zuk aukeratzen baituzu ekarpenaren modalitatea, aldizkakotasuna eta kopurua. Gainera, erabilera biziarteko errenta bezala egiten baduzu, ez duzu PFEZagatik zergarik ordainduko. Plan indibidual hau bateragarria da gizarte-aurreikuspeneko beste edozein sistemarekin.

Zeintzuk dira aseguru honek eskaintzen dituen abantailak?

Malgutasun osoa ekarpenak egitean, likidezia urte bat igaro ondoren, zeure ondarea izatearen segurtasuna eta abantailak, horiek denak dituzu dirua bizi arteko errenta moduan jartzen baduzu.

Malgutasuna

Zure beharrei egokitzen gara, egingo dituzun ekarpenen zenbatekoa eta maiztasuna zeuk erabakitzeko aukera emanez. Zure plana beste erakunde batetik Seguros Bilbaora eskualda dezakezu, batere kosturik gabe.

Likidezia

Lehen urtekoa eta gero, zure kapitala zati batean edo osorik eskuratzeko moduan zara, komisio edo zehapenik gabe.

Segurtasuna

Goza ezazu ondare bat sortzearen lasaitasunaz etorkizunean izango dituzun beharrak betetzeari begira.

Bizi-aseguru osagarria

Metaturik duzun fondoaren gehigarri gisa, zure onuradunek kapital gehigarri bat izango dute heriotza kasuan bizi-aseguru oso bati esker.

Bezeroen arretarako telefonoa

Edozein kontsulta egiteko, eskura gaituzu 946 42 12 41 telefonoan, urteko 365 egunen 24 orduetan.

pias
1 /6

Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du, 1/6-k arrisku gutxien eta 6/6-k arrisku handiena dagoela adierazten dute.

ASPI modalitateak

Lortu handituz doan errentagarritasuna zure inbertsioarekin inolako arriskurik hartu gabe interes-tasa erakargarri bati esker, aurreikusitako primen % 100 gutxienez bermatuko dizuna

ASPIren fiskalitatea

PIAS Pentsioa aurrezki planaren fiskalitatea oso onuragarria da; izan ere, sortutako etekinak zergak ordaintzetik salbuetsita daude baldintza hauek betetzen baditutze:

  • Ekarpenen baturak urteko 8.000 euro ez gainditzea.
  • PIAS Pentsiora egindako ekarpenek, guztira, 240.000 euro ez gainditzea.
  • Hasierako ekarpena gutxienez duela 5 urte egin izana.
  • Ekarpenak bizi-aseguruetan inbertituko dira, eta zerga-ordaintzaileak izan behar du horien hartzaile, aseguratu eta onuradun.
  • Honen baldintza edo erreskatea biziarteko errenta izatea.

PIASen errentagarritasuna

PIAS Confianza-ren errentagarritasun nagusia interes-tasa lehiakor baten bidez lortzen da, gutxienez aurreikusitako primen %100a lortzen eta PFEZaren zerga-ordainketaren salbuespena lortzen biziarteko errenta moduan guztizko erabilera izatekotan. 

Zergatik kontratatu PIAS-a Seguros Bilbao-rekin?

Seguros Bilbao-n 100 urte baino gehiago daramatzagu zu bezalako pertsonak zaintzen, ustekabeko txiki eta handien aurrean babestuz.

Fiskalki onuragarria

ASPIk dirua biziarteko errenta moduan eskuratzen baduzu PFEZean zergapetzetik libre izatearen abantaila eskaintzen dizu.

Profesionalik onenak

Dugun produktu aukera zabalak eta gure espezialisten eskarmentu eta ezagutza sakonak zeure beharretara hoberen egokitzen dena aukeratzea ahalbidetzen dizu.

Laguntza eta konfiantza

Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.