Bizitza aseguruak

Bizitza aseguruak

Zaindu zure senideak

Zertan datza bizi-aseguru bat?

Bizi-asegurua arrisku saihestezin baten estaldura bermatzeko ezinbesteko tresna bat da. Bere familien edo bestelako onuradunen etorkizuneko beharrak ziurtatu nahi dituztenentzako laguntza garrantzitsu bat da, edozein ustekabekori aurrea hartuz.

Zeintzuk dira aseguru mota honen abantailak?

Bizi-aseguruak zure ingurune hurbileko menpekotasun- edo baliazintasun-egoera bat estaltzeko beharrezko bermeak eskaintzen ditu, bai eta hura kontratatzeko malgutasun zabala behar pertsonalen eta aurreikuspen ekonomikoen arabera.

Lasaitasuna zuretzat eta zure ingurukoentzat

Gozatu egunerokotasunaz zure etorkizuneko bizi-kalitatea alda dezakeen edozein ustekabekoren aurrean babesten zaituen laguntza ekonomiko bat izateko lasaitasunarekin.

Estaldura zabalak

Aseguratu nahi duzun kapitala aukeratu eta atera onura gaixotasun edo heriotzaren aurreko estaldura osoenei.

Malgutasuna

Egokitu itzazu kontratu-baldintzak zure egoera pertsonalera, zure lan egoerara eta zeure aurreikuspen ekonomikoetara, gehien komeni zaizun ordainketa modua (hilero, hiruhilero, seihilero edo urtero) aukeratuz.

bizitza asegurua

Bizi-aseguruen estaldurak

Heriotza kasuan, onuradunek ordainketa bakar batean jasoko dute aseguratutako kapitala. Berme osagarri modura eskaintzen dira istripuagatiko eta zirkulazioko istripuagatiko heriotza ere. Halakoetan, aseguratutako kapitalaren bikoitza edo hirukoitza jasoko dute, hurrenez hurren, onuradunek. 

Prezioan eragina duten faktoreak

Bizi-aseguruaren prezioa hainbat faktorek zehaztuko dute, hala nola adina, kontratatutako kapitala, lanbidea, egiten den kirola edo osasun-egoera.

Adina

Bizi-aseguruan, uneko adinak zehaztuko du urtero berme bakoitzari aplikatzen zaion prima.

Kontratatutako kapitala

Bizi-aseguruan momentu bakoitzean kontratatutako kapitalak zehaztuko du dagokion primaren zenbatekoa.

Lanbidea

Poliza harpidetu baino lehen adierazi beharreko beste faktoreetako bat interesatuaren lanbidea da, priman izan dezakeen inpaktuagatik, bereziki arrisku handiko lanbideen kasuetan.

Kirola

Kirol batzuk egiteak ere badu eragina aseguruaren prezioan, istripu-arrisku handiago bat daramatzatelako.

Osasun-egoera

Bizi-aseguru bat kontratatzerako orduan, aseguratuak bere osasun-egoera adierazi beharko du Konpainiak erraztutako galdeketa-orriaren bidez, eta, egoeraren arabera, honek primaren gainean eragina izan dezake oinarrizko tarifari dagokionez.

Ohiko galderak

Bizitza asegurua, heriotza goiztiarrak bere inguruko beste pertsonentzat ondorio ekonomiko kaltegarriak izan dezaketen pertsonentzako da bereziki. Edozein gaixotasun edo istripuren aurrean aurrez ondarerik ukan beharrik gabe babes osoa eskaintzeko gai den aseguru bakarra da. Ezaugarriak kontuan hartuta, pertsona hauentzako da egokia: 

  • Edozer gauza gertatzen dela ere familiak bizi-maila mantentzeko laguntza ekonomiko nahikoa izan dezala ziurtatzea nahi duten familia-kargadun pertsonak. 

  • Hipoteka edo mailegu bat ordaintzen daudentzako edo zorrak dituztenentzako. Hiltzen badira, gaixotasun larri bat diagnostikatzen badiete edo baliaezintasun bat izaten badute zorrak kitatzen direla ziurtatzeko. 

Kapital aseguratua ez da pertsona guztientzat berdina izango, bere egoera pertsonalaren eta ondareen araberakoa izango da. Balioztatzen da heriotz goiztiarra gertatzekotan beharrezko ekarpena gutxienez urteko diru-sarrera gordinen maila baino 3 bider gehiagokoa izan beharko litzatekeela familia-nukleoaren bizitza-maila ziurtatzeko. 

Seguros Bilbaon beharren azterketa pertsonalizatua egiten dugu; horri esker, bezero bakoitzari egokitutako aukera eskaintzen dugu. Kontratatzea komeni den kapitala zein den jakitea honako lau galdera hauei erantzutea bezain erraza da: 

  • Zenbateko diru-sarrera bermatu nahi diezu hilean zure ezkontideari edota seme-alabei? 

  • Zenbat denboraz duzu estali beharra errenta hori? 

  • Zein da zure familia-unitatearen egungo egoera ekonomikoa, eskura den aurrezkiaren eta karga finantzarioen aldetik? 

  • Zein da zure kotizazio maila Gizarte Segurantzarekiko (minimoa, erdia edo maximoa)? 

Zergatik kontratatu bizi-aseguru bat Seguros Bilbao-rekin?

Seguros Bilbao-n 100 urte baino gehiago daramatzagu zu bezalako pertsonak zaintzen, zure ondarea gordetzen eta ustekabe handi eta txikien aurrean babesten.

Pertsonalizatutako arreta

Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.

Etengabeko informazioa

Finantza produktuetan profesionalak direnen eskutik aldiroko informazioa, baliagarria eta kalitatezkoa, zuri eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu.

Laguntza eta konfiantza

Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.