Estaldura zabala
Har iezaiozu aurrea edozein ustekaberi eta berma ezazu familiaren etorkizuna estaldurarik osoenarekin. Besteak beste, estaldura eskaintzen dizugu heriotza, ezintasun edo gaixotasun larriagatik.
Bizitza aseguruak
Babestu zure ongizatea
+ bizi-asegurua familia ingurunea ekonomikoki babestera zuzendutako arriskuko bizi-aseguru bat da, eta babesa ematen du diru-iturri nagusia galtzekotan, dela heriotzagatik, dela ezintasun eta gaixotasun larri batengatik.
+ bizi-aseguruari esker, babes bikoitza izango duzu: zure familiaren ongizate ekonomikoa ziurtatzen duzu eta, gainera, zeure osasuna zaintzen duzu.
Har iezaiozu aurrea edozein ustekaberi eta berma ezazu familiaren etorkizuna estaldurarik osoenarekin. Besteak beste, estaldura eskaintzen dizugu heriotza, ezintasun edo gaixotasun larriagatik.
Egokitu itzazu bizi-aseguru honen bermeak zeure bizimoduaren erritmora, poliza zeure arrisku eta beharren arabera taxutu dezakezu.
Babes ezazu osasuna gaixotasun larri baten diagnostikoaren aurrean, behar duzun zenbatekoa jasoz tratamenduari aurre egiteko.
Berma ezazu zure hurbilekoan ziurtasun ekonomikoa, edozein ustekaberen aurrean haien etorkizuna babestuta.
Eskura gauzkazu une oro, behar duzunean arreta emateko prest geure 946 42 12 41 telefonoan.
Aseguratua hilko balitz, kausa alde batera utzita, onuradunek kontingentzia horretarako aseguratutako kapitala jasoko dute.
Aseguratuak, kausaren eta borondatearen guztizko independentziarekin, ordaindutako edozein jarduera burutzea eragotziko liokeen itzulezina den egoera fisiko edota psikikoa lortuko balu, aseguratutako kapitala aurretik jasoko luke.
Istripu baten ondorioz aseguratua hiltzen bada, hautatutako onuradunek aseguratutako kapitalaren bikoitza jasoko dute.
Zirkulazio istripu baten ondorioz aseguratua hiltzen bada, hautatutako onuradunek aseguratutako kapitalaren hirukoitza jasoko dute. Gainera, istripu berean bere ezkontidea, adingabeak edo ezinduak diren seme-alaba arruntak hilko balira prestazio osagarria jasoko lukete, beraz kontratatutako kapitala laukoiztuko lirateke.
Istripu baten ondorioz, aseguratuak baliaezintasun iraunkorra edo erabateko baliaezintasuna pairatuko balu aseguratutako kapitalaren bikoitza jasoko du baliaezintasun bermeagatik.
Zirkulazio istripu baten ondorioz, aseguratuak baliaezintasun iraunkorra edo erabateko baliaezintasuna pairatuko balu aseguratutako kapitalaren hirukoitza jasoko du baliaezintasun bermeagatik.
Aseguratuari hurrengo gaixotasun larrietako bat diagnostikatzen zaion lehen aldia bada: minbizia, miokardio edo infartu zerebrala, bypass kirurgia edo giltzurrun eskasia behar duten arteria koronarioen gaixotasun kronikoa, organo nagusiagoen transplantea, Alzheimerra edo Parkinsona, heriotza ematen bada aseguratutako oinarrizko zenbatekoaren %50era arteko aurrerapen bat jaso dezakezu, kontratazioan hautatutako aukeraren arabera.
Bizitza asegurua, heriotza goiztiarrak bere inguruko beste pertsonentzat ondorio ekonomiko kaltegarriak izan dezaketen pertsonentzako da bereziki. Edozein kontingentzia, gaixotasun edo istripuren aurrean, aurretiko ondare bat izateko beharrik gabe, erabateko babesa eskaintzeko gai den aseguru bakarra da. Ezaugarriak kontuan hartuta, pertsona hauentzako da egokia:
Edozer gauza gertatzen dela ere familiak bizi-maila mantentzeko laguntza ekonomiko nahikoa izan dezala ziurtatzea nahi duten familia-kargadun pertsonak.
Hipoteka edo mailegu bat ordaintzen daudenentzat edo zorrak dituztenentzat eta heriotza, gaixotasun larri baten diagnostikoa edo baliaezintasun bat pairatzen badute euren likidazioa ziurtatu nahi dutenentzat.
Nahiz eta bakoitzaren egoera pertsonal eta ondarezko egoeraren arabera aseguratuko den zenbatekoa desberdina izan arren, heriotza goiztiarra ematen bada beharrezko ekarpena gutxienez urteko diru-sarrera gordinen maila baino 3 aldiz handiagoa izan behar dela estimatu daiteke, behin-behineko karga finantzario edo ondarezko kargak kontuan hartu gabe.
Beharren analisi batek bezero bakoitzaren behar zehatzen erantzun egokia lortzeko aukera emango digu. Behar den bermea jakiteko lau galdera hauei erantzun:
Seguros Bilbao-n 100 urte baino gehiago daramatzagu zu bezalako pertsonak zaintzen, zure ondarea gordetzen eta ustekabe handi eta txikien aurrean babesten.
Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.
Finantza produktuetan profesionalak direnen eskutik aldiroko informazioa, baliagarria eta kalitatezkoa, zuri eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu.
Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.