vida nova asegurua

Bizitza aseguruak

Vida nova

Emakumearentzat pentsatuta

Zertan datza Vida nova?

Vida nova bizi-aseguruak emakumearen gaixotasun larri eta berezietarako tratamendu medikoa jasotzeko berme ekonomikoa eskaintzen dizu. Horrez gainera, hileko errenta bat eskaintzen die 23 urte azpitiko zure seme-alabei, heriotza edo ezintasun kasuan.

Vida Novaren onurak

Zure seme-alaben segurtasun ekonomikoa

Gertakizun larri bati aurre egin behar badiozu 23 urte baino gutxiagoko seme-alaben aldeko errenta bat bermatu.

Berme zabalak

Izan ezazu babesa emakumearen gaixotasun larri eta berezien aurrean.

Malgutasuna

Une bakoitzean zure beharren arabera ekarpenaren aldikotasuna aukeratu.

Lasaitasuna

Zure seme-alaben segurtasunari dagokionez zure esku dagoen guztia egiten ari zarela igarri.

Bezeroen arretarako telefonoa

902 44 66 60.

nova bizi-asegurua

Vida novaren estaldura

Babesa

Vida nova aseguruak zure seme-alabak babesten ditu gertaera larrietan:

  • Aseguratuaren heriotza.
  • Aseguratuaren erabateko baliaezintasun iraunkorra
  • Emakumearen gaixotasun larri zehatzak.
  • Seme-alaben aldeko errenta, 23 urte izan arte, aseguratuaren heriotza edo erabateko baliaezintasuna ematen bada.

Aseguratuaren heriotzagatik onuradunari ordaindu beharreko prestazioak ondorengotza eta emateen zergak ordainduko dituzte, bien ahaidetasun harremanen arabera bere zenbatekoa murriztuz.

Ohiko galderak

Bizitza asegurua, heriotza goiztiarrak beste pertsonentzat ondorio ekonomiko kaltegarriak izan dezaketen pertsonentzako da. Aseguru modalitate honek edozein kontingentziaren aurrean erabateko babesa bermatzen du:

  • Edozein gertakizunen aurrean, euren famliak bizi-maila mantentzea onartzen dieten laguntza ekonomikoa izatea ziurtatu nahi duten familia-karga duten pertsonak.
  • Hipoteka edo mailegu bat ordaintzen daudenentzat edo zorrak dituztenentzat eta heriotza, gaixotasun larri baten diagnostikoa edo baliaezintasun bat pairatzen badute euren likidazioa ziurtatu nahi dutenentzat.

Aseguratu beharreko zenbatekoa desberdina da bere egoera pertsonalaren eta ondarezko egoeraren arabera. Hala erela, modu orientagarrian heriotza goiztiarra ematen bada beharrezkoa den kapitala gutxienez urteko diru-sarrera gordinen hirukoitza baino gehiago izan beharko lukeela estimatzen da, behin-behineko karga finantzario edo ondarezko kargak kontuan hartu gabe.

Behar den bermea jakiteko lau galdera hauei erantzun:

  • Hilero zenbateko diru-sarrera bermatu nahi duzu zure ezkontide edota seme-alabentzat?
  • Zenbat denboratan zehar babestu beharko zenuke errenta hori?
  • Zein da zure familia-unitatearen gaur egungo egoera ekonomikoa (eskuragarri dagoen aurrezkia eta karga finantzarioak)?
  • Zein da zure kotizazio maila Gizarte Segurantzarekiko (minimoa, erdia edo maximoa)?

Alde batetik, emakumearen gaixotasun zehatzen tratamenduen gastu mediko eta ospitaleko gastuak estaltzeko beharrezkoa den babes ekonomikoa eskaintzen dizun asegurua izango duzu. Beste batetik, zure seme-alabek 23 urte bete arte hileroko errenta jasotzeko bermea, gertatzen dena kontuan hartu gabe.

Zergatik hautatu Seguros Bilbao?

Pertsonalizatutako arreta

Profesionalik onenak

Zure familia bada