Mendekotasun asegurua

Vida 1

Bermatutako hileko errenta

Zertan datza Bizitza 1 mendekotasun-asegurua?

Bizitza 1 asegurua familia erantzukizunik ez duten eta ekonomikoki babesturik egon nahi duten pertsonei zuzentzen da, errenta bat izango dutelarik ustekaberen bat gertatuz gero, ezintasuna edo mendekotasun larria, kasu.

Aseguru honen abantailak

Berma ezazu gaur biharko lasaitasuna, zure bizimoduari eusteko balio dizun estaldura oso batez.

Bermatutako independentzia

Berma ezazu independente izatea, unea iristen denean behar diren baliabide ekonomikoak eskura izanez, era autonomoan bizitzen jarrai dezazun.

Malgutasuna

Egokitu itzazu kontratazio baldintzak zeure bitzitza pertsonal nahiz lan egoerara, asegurua zeure bizimoduaren arabera egituratuz.

Lasaitasuna

Bizi zaitez etorkizunaz kezkatu beharrik gabe, ustekabe bat gertatuz gero hileko errenta bat izango duzula jakinik zeure beharretarako.

Bezeroen arretarako telefonoa

Eskura gauzkazu une oro, behar duzunean arreta emateko prest geure 946 42 12 41 telefonoan.

bizi asegurua

Aseguruaren estaldurak

Izan ezazu hileko errenta bat 67 urte bete arte.

Ohiko galderak

Aldi baterako bizi-asegurua, heriotza goiztiarrak bere inguruko beste pertsonentzat ondorio ekonomiko kaltegarriak izan dezaketen pertsonentzako da bereziki. Edozein kontingentzia, gaixotasun edo istripuren aurrean, aurretiko ondare bat izateko beharrik gabe erabateko babesa eskaintzeko gai den aseguru bakarra da. Ezaugarriak kontuan hartuta, pertsona hauentzako da egokia:

  • Edozer gauza gertatzen dela ere familiak bizi-maila mantentzeko laguntza ekonomiko nahikoa izan dezala ziurtatzea nahi duten familia-kargadun pertsonak.

  • Hipoteka edo mailegu bat ordaintzen daudenentzako edo zorrak dituztenentzako. Hiltzen badira, gaixotasun larri bat diagnostikatzen bazaie edo baliaezintasun bat izaten badute zorrak kitatzen direla ziurtatzeko.

Nahiz eta bakoitzaren egoera pertsonal eta ondarezko egoeraren arabera aseguratuko den zenbatekoa desberdina izan arren, heriotza goiztiarra ematen bada beharrezko ekarpena gutxienez urteko diru-sarrera gordinen maila baino 3 aldiz handiagoa izan behar dela estimatu daiteke, behin-behineko karga finantzario edo ondarezko kargak kontuan hartu gabe.

Beharren analisi batek bezero bakoitzaren behar zehatzen erantzun egokia lortzeko aukera emango digu. Behar den bermea jakiteko lau galdera hauei erantzun:

  • Hilero zenbateko diru-sarrera bermatu nahi duzu zure ezkontide edota seme-alabentzat?
  • Zenbat denboratan zehar babestu beharko zenuke errenta hori?
  • Zein da zure familia-unitatearen gaur egungo egoera ekonomikoa (eskuragarri dagoen aurrezkia eta karga finantzarioak)?
  • Zein da zure kotizazio maila Gizarte Segurantzarekiko (minimoa, erdia edo maximoa)?

Bizi-aseguru hau familia edo zuzeneko ekonomia erantzunkizunik ez duten eta osagarri bezala baliaezintasun edo menpekotasun zorrotza emanez gero errenta bat ziurtatzea nahi dutenei dago zuzenduta.

Zergatik hautatu Seguros Bilbao?

Pertsonalizatutako arreta

Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.

Etengabeko informazioa

Finantza produktuetan profesionalak direnen eskutik aldiroko informazioa, baliagarria eta kalitatezkoa, zuri eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu.

Laguntza eta konfiantza

Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.