Informazio garrantzitsua "Filomena" ekaitzak kaltetutako bezeroentzat

Azken egunotan "Filomena" ekaitzak sortutako elurteek, haizeak eta eurien ondorioz kaltetutako Seguros Bilbao-ko bezeroek konpainiaren aholkularitza jasoko dute kalteei eta eguraldiak sortutako ondorioei aurre egiteko.

Horrez gain, bezeroei gogorarazten diegu agentearekin edo brokerrarekin harremanetan jar daitezkeela, tratamendu pertsonal eta hurbil baten bidez Filomena ekaitzarekin lotutako fenomeno atmosferiko edo bestelakoekin lotutako prozedurekin laguntzeko eta haiei buruz aholkatzeko.

Edozein zalantza argitzeko, prest gaude gure bezeroentzako:

Seguros Bilbao-k protokolo guztiak aktibatu ditu aparteko egoera honen aurrean: peritu eta izapidegileen sarea handitu du ekaitzak sortutako kalteak ebaluatu eta bezeroei zerbitzu hobea eskaintzeko.

Gainera, agintariek bide publikoak garbitzeko egiten ari diren lanak adi ari da aztertzen konpainia. Horri esker, haren zerbitzu-hornitzaileek (perituak, konpontzaileak, garabiak etab.) gune kaltetuetara irits daitezke, eta bezeroek adierazitako ezbeharrekin lagundu.

Gure asegurudunek eduki dezaketen beste edozein zalantza argitzeko, Seguros Bilbao-ren bezeroarentzako arreta-zenbakira dei dezakezue:

946 421 241