Eraikinaren kalteen hamar urterako asegurua

Eraikuntza

Hamar urterako asegurua

Harago goaz

Zer da hamar urterako asegurua?

Hamar urterako aseguruak kalte ordaina bermatzen du aseguratutako eraikinean kalte materialik baldin bada. Akats horiek oinarrizko obrari eragin behar diote, edo oinarrizko obran jatorria izan, eta haren erresistentzia mekanikoa eta egonkortasuna arriskuan jarri. Aseguruak enpresaren inbertsioa babesten du ezbeharra izanez gero aurkez litezkeen erreklamazioen aurrean. Etxebizitza gisa erabiltzen diren era guztietako eraikinetara egokitzen da; eraikitzen hastean kontratatzen da, eta hamar urtez egoten da indarrean, lanak amaitzen direnetik hasita.

Aseguru honen abantailak

Sustatzailearentzako eta jabearentzako babesa

Enpresa sustatzaileen eta eraikitzaileen inbertsiorako babesa eskaintzen dugu, baita eraikina erosi duten jabeentzat ere.

Aseguratutako zenbatekoak eguneratzea

Kontratuan aseguratutako zenbatekoa errebalorizatu egiten da indize bat aplikatuz, eta, horri esker, zenbatekoa eguneratuta manten daiteke aseguratutako denbora-tartean zehar.

Nahitaezko asegurua

Aseguru honekin zehatz-mehatz betetzen dituzu Eraikuntza Antolatzeko Legearen eskakizunak.

Moldagarritasuna

Osatu asegurua etxebizitzak eraikitzeko behar dituzun berme osagarriak aukeratuz, edo molda ezazu eraikitzen ari zaren eraikinera, dela eraikin industriala, ospitalea, bulego-eraikina, merkataritza-zentroa, etab.

Eraikinaren kalteen hamar urterako asegurua

Hamar urterako aseguruaren estaldurak

Legearen arabera, sustatzaileak eraikinari eragin diezaioketen kalte jakin batzuk hamar urtean barne hartzen dituen aseguru-poliza bat kontratatu behar du. Legearen arabera, ezaugarri horiek dituzten eraikinak, aseguratuta ez badaude, ezingo dira Jabetzaren Erregistroan erregistratu.

Ohiko galderak

Aseguru mota hori eraikinaren sustatzaileari zuzenduta dago, baina eraikitzaileak ere kontrata dezake haren ordez aritzen bada.

Asegurua eraikuntza-lanak hasten direnean kontratatu behar da. Horretarako, sustatzaile edo eraikitzaileak kontrol teknikoko erakunde baten zerbitzuak kontratatu behar ditu. Izan ere, erakunde horrek proiektua eta lanen egikaritzea ikuskatu behar ditu eta aseguru-konpainiari dagozkion txostenak eman behar dizkio. Txosten horiek aldekoak badira sartuko da estaldura behin betiko indarrean.

Eraikuntza-lanen hasieran, behin-behinean ezarritako estalduren baldintzekin.

Aseguru honen bermea indarrean sartzen da eraikuntza-aldia amaitzen denean (betiere harrera-aktan edo kontrol teknikoko erakundearen txostenetan konpondu gabeko erreserbarik ez badago), eta hamar urte irauten du.

Zergatik kontratatu eraikuntza asegurua Seguros Bilbao enpresarekin?

Pertsonalizatutako arreta

Etengabeko informazioa

Profesionalik onenak