erantzunkizun zibileko asegurua

Enpresentzako erantzukizun zibila

Zure interesak defendatzen

Zer estaltzen du Enpresentzako erantzukizun zibileko aseguruak?

Enpresei zuzendutako erantzun zibileko Seguros Bilbaoren produktua zure ondarearen gainean hirrugarrenek egin ditzaketen erreklamazioen aurrean babesteko aseguru oso bat da. Den-dena zure jardueraren berezitasunen gainean eskain daitezken malgutasun eta egokitzapen handienaz.

Zeintzuk dira enpresentzako erantzunkizun zibileko aseguruen abantailak?

Aseguru mota hauekin zuzeneko kalteen ondoriozko kontratuz kanpoko erantzunkizun zibila estaltzen dugu, bai kalte pertsonal zein materialak, jarduera profesionala burutzean hirugarrenei nahi gabe eragindakoak.

Askotariko bermeak

Hainbat berme aseguru berean biltzen ditu zure enpresarentzat babesik hoberena lortzeko.

Zure negoziora moldatzea

Zure neurrirako eskaintza bat egin, eta babesa handitu zure jardueraren ezaugarri zehatzen arabera.

Malgutasuna

Zure aseguruaren ordainketa zatikatzearen edo ez zatikatzearen artean aukeratu, zure enpresaren behar zehatzak kontuan izanik.

Berrikuntza

Gure asegurua etengabe hobetzen dugu enpresako sektorean ematen diren aldaketetara egokitzeko.

Enpresentzako EZ aseguruaren estaldurak

Seguros Bilbao-n zure jarduera burutzean izan dezakezun kontratuz kanpoko erantzunkizun zibilaz arduratzen gara, bai eragiten dituzun kalte pertsonal eta materialengatik zein ondorioztatutako kalte ekonomikoengatik.  

Ohiko galderak

Enpresentzako erantzunkizun zibileko aseguruak hirugarrenei kalteak eragitekotan erantzunkizunagatiko erreklamazioak gertatzekotan bere ondarea babestu nahi duten eta negozio bat dutenei zuzenduta daude.

Aseguru mota hauek jarduera garatzean hirugarrenei nahi gabe eragindako kalte pertsonalak, materialak eta ekonomikoak estaltzen dituzte.

Enpresentzako erantzunkizun zibileko aseguruak lurralde nazional guztian dira aplikagarriak, Produktu eta lan-osteko estalduran izan ezik, Europar Batasunaren eremura hedatzen dena.

Zergatik kontratatu Seguros Bilbaorekin enpresentzako erantzukizun zibileko aseguruak?

Seguros Bilbaon 100 urte baino gehiago daramatzagu zurea bezalako negozioak zaintzen, zure ondarea gordetzen eta ustekabe handi eta txikien aurrean babesten.

Pertsonalizatutako arreta

Lehen egunetik laguntzen zaitugu, zure zalantzei erantzun indibidualizatua emanez eta gure zerbitzuak zure enpresaren beharretara egokituz.

Etengabeko informazioa

Enpresa txiki eta ertainetan espezializatutako profesionalen eskutik aldiroko informazioa, baliagarria eta kalitatezkoa, zuri eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu.

Laguntza eta konfiantza

Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.