eraikuntzako erantzukizun zibileko asegurua

Enpresentzako erantzukizun zibila

Eraikuntzarako erantzukizun zibileko asegurua

Zure defentsaren oinarria

Zer da eraikuntzarako erantzukizun zibileko asegurua?

Erreminta eta makineriaren erabilera, lanari lotutako berezkoak diren ekintza konplexuekin batera, hirugarren bati kalteren bat eragitea errazagoa izatea egiten dute. Horregatik da hain garrantzitsua eraikuntzarako erantzunkizun zibileko gure asegurua zure jarduera modu seguruan gauzatzen duzula ziurtatzeko.

Aseguru honen abantailak

Babestu ezazu enpresaren ondarea zeure negozioaren beharretara egokitutako aseguru batekin.

Malgutasuna

Neurrira egindako babesa prestatu, zure jardueraren ezaugarri zehatzetara egokituz.

Askotariko bermeak

Askotariko bermeak gehi itzazu aseguru-kontratuan zure eraikuntza-enpresari babesik onena bermatzeko.

Moldagarritasuna

Moldatu aseguruaren ordainketa zure negozioaren beharretara, eta, beharrezkoa bada, zatikatu ordainketa.

Berrikuntza

Gure asegurua etengabe hobetzen dugu, eraikuntza-sektorean gertatzen diren aldaketetara moldatzeko.

eraikuntzako erantzukizun zibileko asegurua

Aseguruaren estaldurak

Ustiapeneko erantzukizun zibileko oinarrizko bermea nahitaez kontratatu behar da jarraian deskribatzen diren hautazko bermeak izenpetzeko; berme horrek aseguratuari egiten zaizkion erreklamazioak estaltzen ditu, honako hauek eragindakoak:

  • Azpikontratista: Lan guztiak edo batzuk egiteko erabilitako pertsonek edo enpresek obrarekin zerikusirik ez duten hirugarrenei eragindako kalteak direla medio, egotzi ahal zaizun erantzukizun zibila.
  • Ondasun mugakideak: Lanak egin diren obrekin muga egiten duten eraikinei edo ondasunei eragindako kalteak.
  • Lurpeko instalazioak eta airekoak: Lanak egitearen ondorioz, hirugarrenen aireko eta lurpeko instalazioei eragindako kalte zuzenetatik eratorritako erantzukizun zibila.
  • Ura (ez klimatologikoa): Aseguratutako instalazioetan nahi gabe ura isurtzearen ondorioz hirugarrenei eragindako kalteak eta galerak.
  • Ibilgailuen erabilera
  • Berotan egindako lanak
  • Mendeko profesional teknikoak
  • Higiezinaren jabea

Ohiko galderak

Eraikuntzarako erantzukizun zibileko asegurua eraikuntza-sektoreko negozio bat duten pertsonei zuzenduta dago.

Jarraian, zenbait egoera adierazgarri eta hipotetiko emango ditugu adibide gisa:

  • Eraikuntza-arloko langile bati adreilu bat erori zaio ezustean, eta, ondorioz, aparkatuta dagoen ibilgailu bati kalte materialak eragin dizkio.
  • Aseguratuaren soldatako batek gorputzeko kalteak ditu laneko istripu baten ondorioz.
  • Aseguratuari objektu bat erori zaio ustekabean, eta kaletik igarotzen ari zen pertsona bati kalteak eragin dizkio.
  • Aseguratuaren langile batek hodi bat hautsi du nahi gabe lan egiten ari zen bitartean, eta alboko etxe batean kalteak eragin ditu.
  • Aseguratutako obrarako beharrezkoa den soldatze bat egin du aseguratuak, eta nahi gabe sute bat sortu du eraikinean.

Zergatik kontratatu erantzukizun zibileko aseguru bat gurekin?

Pertsonalizatutako arreta

Etengabeko informazioa

Profesional onenak