Askotariko bermeak
Askotariko bermeak gehi itzazu aseguru-kontratuan, industriarako babesik onena lortzeko.
Enpresentzako erantzukizun zibila
Zure interesak babesten ditugu
Seguros Bilbaoren industriarako erantzunkizun zibileko aseguruak enpresaren ondarea babesten du materien manipulazioa edo prozesuarekin lotutako jarduera industrialaren garapenetik ondorioztatutako hirugarrenen erreklamazio posibleen aurrean.
Askotariko bermeak gehi itzazu aseguru-kontratuan, industriarako babesik onena lortzeko.
Aseguru honen bitartez, hainbat abantaila izan ditzakezu eskura, hala nola likidezia eta zerga-aringarriko gastuak.
Aseguruaren ordainketa banatzea edo ez aukeratu ahal duzu, zure enpresa industrialaren behar espezifikoak aintzat hartuta.
Gure asegurua etengabe hobetzen dugu, industria-sektorean gertatzen diren aldaketetara egokitzeko.
Aseguru-modalitate horren bidez aseguratu daitezkeen arriskuak hiru multzo handitan jaso dira:
Aseguratutako jarduerak ustekabean hirugarrenei eragindako kalte pertsonal, material eta ekonomikoei dagokien kontratuz kanpoko erantzukizun zibila barne hartzen du.
Aseguratutako arriskuko instalazioetatik ura ustekabean isurita hirugarrenei eragindako kalteak.
Aseguratutako jarduera gauzatzeko errentan hartutako higiezinetako kalteak.
Hirugarrenen jabetzako lekuetan lanak egiterakoan eragindako kalteak; lan horiek dira ezartzea, muntatzea, instalatzea, berraztertzea eta mantentze-lana.
Laneko istripu batek sortutako gorputz-kalteak direla medio aseguratutako enpresako soldatako langileek aurkeztutako erreklamazioak.
Emandako produktuak eragindako kalteak hau bezeroei edo hirugarrenei entregatu ondoren.
Oinarrizko estalduraren luzapen gisa, babestuta geratzen da Aseguratuak aseguratutako jardueraren garapenerako errentan hartutako higiezinetan eragindako kalteen erantzukizun zibila, suak sortutakoak direnean.
Babestuta gelditzen da honetatik ondorioztatutako erantzunkizun zibila: bere lana burutzeko erabiltzen dituen eraikin, lokal edo lurren jabetza, errentamendu edo usufruktua.
Aseguratuari egotzitako erantzunkizun zibilagatik aseguratutako establezimenduaren esparrutik kanpo egindako lanen ondorioz hirugarrenei eragindako kalteengatik.
Besteak beste, honako hauek egiten dituzten enpresak: ondasunak eta produktuak fabrikatzea eta manipulatzea, ibilgailuak konpontzeko tailerrak, merkantziak garraiatzea eta garraio-enpresak.
Hiru estaldura-bloke handirekin:
Eraikinetan: Aseguratutako jarduerara atxikitako higiezinaren jabeak, errentariak edo gozamendunak eragindako kalteetatik eratorritako erantzukizun zibila bermatzen da.
Instalazioetan: Erantzukizun zibileko zerbitzura zuzendatutako instalazioek hirugarrenei eragindako kalteetatik, enpersa-barrutiaren barruan nahiz kanpoan, eratorritako erantzukizun zibila bermatzen da.
Jardueretan: Enpresariaren erantzukizuna bermatzen da, hark egindako egitateei zein hirugarrenek egindakoei dagokienez, baita bere mendekoen erantzukizun zibila ere; betiere erreklamazio horien jatorria aseguruaren xede den jarduera nagusiaren markoaren barruan egindako ekintzak edo omisioak badira.
Industriarako erantzukizun zibileko asegurua industria eremuan negozio bat duten pertsonei zuzentzen zaie.
Aseguruak jarduera industriala gauzatzean hirugarrenei nahi gabe eragindako kalte pertsonalak, materialak eta ekonomikoak estaltzen ditu.
Estaldurak kontratuan zehaztutako lurralde-eremuan eragindako kalteetatik ondorioztatutako erantzukizunetara hedatzen dira.