Ingurumen-erantzukizun zibileko asegurua

Enpresentzako erantzukizun zibila

Ingurumen-erantzukizuneko asegurua

Ingurumena hobetzen laguntzeko

Zertan datza ingurumen-erantzukizuneko asegurua?

Ingurumenerako erantzukizun zibileko aseguruak enpresa baten ondarea babesten du honek ustekabean baliabide naturetan kalteak eragiten baditu. Aseguru honek istripuzko kutsaduragatiko erantzunkizun zibilaren asegurua osatzen du.

Aseguru honen abantailak

Eratu ezazu asegurua zeure enpresaren neurrira, estaldura aukera zabal bat modu errazean kontratatuta.

Estaldurak

Zure enpresaren beharretara moldatzen gara, eta, horretarako, ingurumen-erantzukizuneko estaldura eta ezusteko kutsaduragatiko erantzukizun zibileko estaldura eskaintzen dizkizugu. Azken kausa hori dela eta, erantzukizun zibil patronala ere gehitzen dugu.

Defentsa juridikoa

Ustekabeko kutsadurarik egotekotan, zure enpresaren interesak juridikoki defendatzeak dakartzan gastuak ordaintzen ditugu.

Kontratazio bizkorra

Erabaki zer aseguru kontratatu behar duzun eta egin ezazu arin eta bizkor; zure enpresari buruzko oinarrizko informazioa baino ez diguzu eman behar.

Ingurumen-erantzukizun zibileko asegurua

Aseguruaren estaldurak

  • Prebentzio-neurriak berehalako ingurumenaren kaltea saihesteko.
  • Ingurumenaren kaltea eraginda, kalte handiagoak saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartzea.
  • Kaltetutako baliabide naturalen berriztapena.
  • Jarduera gauzatzen den zoruaren deskontaminazioa:
    • Kutsatutako zoruaren berreskuratzea
    • Zorua deskontaminatzeko kendu edo suntsitu behar diren ondasunen eraistea, lekualdaketa eta metaketa.
    • Kutsatutako zoruaren lekualdaketa, metaketa eta suntsidura
  • Aseguratuaren defentsa edozein prozedura judizialean, bere aseguratutako erantzukizunagatik, ordainsariak eta gastuak ordaintzen.
  • Zigor-arloko prozesu batean aseguratuari eskatutako fidantzen eraketa bere erantzukizun aseguratuak bermatzeko, bai eta bere behin-behineko askatasuna bermatzeko eskatzen direnak ere.
  • Aseguratutako kutsaduragatik ondorioztatutako erreklamazioak hirugarrenei eragindako kalteengatik, betiere kutsaduraren ondoriozko erantzukizun zibileko aseguru osagarria kontratatuta badago, enplegatuei eragindako kalteak barne hartuz, zenbait mugekin.
  • Kutsaduraren ondoriozko erantzukizun zibilagatiko galera edo kalte guztien aurrean erantzuten du.

Ohiko galderak

Aseguru hau enpresa guztientzat da, jarduera guztiek eragin baitezakete ustekabeko kutsadura. Hala ere, asegurua ingurumen-arriskuren bat duten jardueretan aritzen diren enpresei dago zuzendua, bereziki.

Ingurumen-erantzukizuneko legeak ez du jarduerarik bereizten. Beraz, edozein jarduera ekonomiko profesional dago lege horren aginduen eraginpean.

Ez, erantzukizun zibil orokorreko aseguruek ez dute ingurumen-erantzukizuna bermatzen.

Aseguru honek bi kontratazio-modalitate ditu:

  1. Kutsaduragatiko ingurumen-erantzukizuna, zeinak lurzorua, ura eta eremu eta habitat babestuak babesten dituen.
     
  2. Ustekabeko kutsaduragatiko ingurumen-erantzukizuna, zeinak pertsonak, ondasunak eta kutsaduraren ondorioz lortu gabeko irabaziak babesten dituen.

Zergatik kontratatu enpresetarako ingurumen-erantzukizuneko asegurua?

Pertsonalizatutako arreta

Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.

Etengabeko informazioa

Finantza produktuetan profesionalak direnen eskutik aldiroko informazioa, baliagarria eta kalitatezkoa, zuri eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu.

Profesionalik onenak

Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.