Askotariko bermeak
Askotariko bermeak gehi itzazu aseguru-kontratuan, industriarako babesik onena lortzeko.
Enpresentzako erantzukizun zibila
Kezkarik gabe jarduteko
Hirugarrenei kalteak sor dakizkiekeen ezbeharrak gerta daitezke edozein motako saltokitan, dela handizkakoan dela txikizkakoan, eta baita irakaskuntza zentroetan eta aisialdiko enpresetan ere. Aseguru honekin, zure negozioaren ondarea babesten duzu sor daitezken erreklamazioen aurrean, era malgu batean eta zure jardueraren berezitasunetara egokituta.
Askotariko bermeak gehi itzazu aseguru-kontratuan, industriarako babesik onena lortzeko.
Aseguru honen bitartez, hainbat abantaila izan ditzakezu eskura, hala nola likidezia eta zerga-aringarriko gastuak.
Aukeratu zure aseguruaren ordainketa zatikatzea edo ez, zure beharren arabera.
Gure asegurua etengabe hobetzen ari gara, sektorean gertatzen diren aldaketetara egokitzeko, hezkuntzari, merkataritzari zein aisiari dagokienez.
Aseguratutako jarduerak hirugarrenei ustekabean eragindako kalte pertsonal, material eta ekonomikoei dagozkien kontratuz kanpoko erantzukizun zibila barne hartzen du.
Aseguratutako arriskuko instalaziotik ustekabean ura isurtzeak hirugarrenei eragindako kalteak.
Aseguratutako jarduera bete bitartean laneko istripu batek sortutako gorputz-kalteak direla medio enpresaren soldatako langileek egindako erreklamazioak.
Emandako produktuak eragindako kalteak bezeroei edo hirugarrenei hau entregatu ondoren.
Oinarrizko estalduraren luzapen gisa, babestuta geratzen da Aseguratuak aseguratutako jardueraren garapenerako errentan hartutako higiezinetan eragindako kalteen erantzukizun zibila, suak sortutakoak direnean.
Babestuta gelditzen da honetatik ondorioztatutako erantzunkizun zibila: bere lana burutzeko erabiltzen dituen eraikin, lokal edo lurren jabetza, errentamendu edo usufruktua.
Aseguratuari egotzitako erantzunkizun zibilagatik aseguratutako establezimenduaren esparrutik kanpo egindako lanen ondorioz hirugarrenei eragindako kalteengatik.
Asegurua hezkuntza-, merkataritza- eta aisia-alorretan negozio bat duten pertsonei zuzenduta dago.
Jarraian, zenbait egoera adierazgarri eta hipotetiko emango ditugu adibide gisa: