Moldagarritasuna
Kontratazio-modalitate ugari eskaintzen ditugu, jarduera profesionalaren edo enpresa-jardueraren izaera kontuan hartuta.
Enpresentzako erantzukizun zibila
Babestu zure enpresa
Erantzukizun zibil profesionaleko aseguruak profesional batek bere jardunean nahi gabe sortutako kalte pertsonal eta materialei aurre egiten die. Zerbitzuak kontratatzen dituztenak babesten ditu, eta baita profesionala bera ere, horrela ez baitu egindako zabarkeriagatik bere ondarearekin erantzun beharrik.
Babestu ezazu jarduera zeure beharren arabera prestatutako estaldura oso batekin.
Kontratazio-modalitate ugari eskaintzen ditugu, jarduera profesionalaren edo enpresa-jardueraren izaera kontuan hartuta.
Kontsultatu telefono bidez zure eskubideak eta zure enpresaren interesak defendatzeko erarik onena.
Datuak Babesteko Agentziak jarritako zigorraren ordainketa bermatzen dugu.
Oinarrizko estaldura handitzeko aukera ematen dizugu, eta, horretarako, zuk dituzun espedienteek edo dokumentuek jasan ditzaketen kalte materialen erantzukizun zibila estaliko genuke.
Ustiapeneko erantzukizun zibileko oinarrizko bermea nahitaez kontratatu behar da jarraian deskribatzen diren hautazko bermeak izenpetzeko; berme horrek aseguratuari egiten zaizkion erreklamazioak estaltzen ditu, honako hauek eragindakoak:
Aseguratutako arriskuko instalazioetatik ura ustekabean isurita hirugarrenei eragindako kalteak.
Profesionalak bere lanbidea gauzatzean bezero bati nahi gabe, errore edo omisio batengatik, eragin ahal izan dizkion kalte pertsonal edota materialak estaltzen ditugu, bereziki akats profesionalek eragindakoak.
Laneko istripu batek sortutako gorputz-kalteak direla medio aseguratutako enpresako soldatako langileek aurkeztutako erreklamazioak.
Oinarrizko estalduraren luzapen gisa, babestuta geratzen da Aseguratuak aseguratutako jardueraren garapenerako errentan hartutako higiezinetan eragindako kalteen erantzukizun zibila, suak sortutakoak direnean.
Ezbeharraren berezko gastu judizialen ordainketa bermatzen dugu baldintza partikularretan adierazitako mugen barruan.
Aseguru hau aseguratutako jarduerak eragindako erantzukizun zibileko gertakariak babesten ditu. Aseguru hau era guztietako jardueretara moldatu ahal izateko egin dugu.
Aseguruak jarduera profesionala garatzean hirugarrenei nahi gabe eragindako gorputzeko kalteak, kalte materialak eta ekonomikoak estaltzen ditu.
Estaldurak kontratuan zehaztutako lurralde-eremuan eragindako kalteetatik ondorioztatutako erantzukizunetara hedatzen dira.
Seguros Bilbaon 100 urte baino gehiago daramatzagu zurea bezalako negozioak zaintzen, zure ondarea gordetzen eta ustekabe handi eta txikien aurrean babesten.
Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.
Laguntzeko gaituzu urteko egun guztietan, 24 orduko arreta-zerbitzu telefonikoaren bidez.
Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.