eraikuntzako erantzukizun zibileko asegurua

Eraikuntzako erantzukizun zibileko asegurua

Zure defentsaren oinarria

Zer da eraikuntzako erantzukizun zibileko asegurua?

Enpresentzako eraikuntzako erantzukizun zibileko aseguruak kalte pertsonal edo material zuzenetatik eratorritako kontratuz kanpoko erantzukizun zibila bermatzen du, indarrean dagoen legeriaren arabera. Gainera, kalte horiek eta aseguratutako eraikuntza-jarduera gauzatzean zuk hirugarrenei nahi gabe egindako kalteek eta zure erantzukizunpean egindako kalteek zuzenean eragindako kalte ekonomikoak ordaintzea ziurtatzen dizugu.

Eraikuntzako erantzukizun zibilaren onurak

Abantaila maximoak

Etekina atera iezaiezu zerga-aringarriko gastuaren malgutasunari eta likideziari zure eraikuntza-negoziorako aseguru honen bidez.

Askotariko bermeak

Askotariko bermeak gehi itzazu aseguru-kontratuan zure eraikuntza-enpresari babesik onena bermatzeko.

Moldagarritasuna

Moldatu aseguruaren ordainketa zure negozioaren beharretara, eta, beharrezkoa bada, zatikatu ordainketa.

Berrikuntza

Gure asegurua etengabe hobetzen dugu, eraikuntza-sektorean gertatzen diren aldaketetara moldatzeko.

eraikuntzako erantzukizun zibileko asegurua

Eraikuntzako erantzukizun zibilaren estaldurak

Ustiapeneko erantzukizun zibileko oinarrizko bermea nahitaez kontratatu behar da jarraian deskribatzen diren hautazko bermeak izenpetzeko; berme horrek aseguratuari egiten zaizkion erreklamazioak estaltzen ditu, honako hauek eragindakoak:

  • Azpikontratista: Lan guztiak edo batzuk egiteko erabilitako pertsonek edo enpresek obrarekin zerikusirik ez duten hirugarrenei eragindako kalteak direla medio, egotzi ahal zaizun erantzukizun zibila.
  • Ondasun mugakideak: Lanak egin diren obrekin muga egiten duten eraikinei edo ondasunei eragindako kalteak.
  • Lurpeko instalazioak eta airekoak: Lanak egitearen ondorioz, hirugarrenen aireko eta lurpeko instalazioei eragindako kalte zuzenetatik eratorritako erantzukizun zibila.
  • Ura (ez klimatologikoa): Aseguratutako instalazioetan nahi gabe ura isurtzearen ondorioz hirugarrenei eragindako kalteak eta galerak.

Ohiko galderak

Eraikuntzako erantzukizun zibileko asegurua eraikuntza-sektoreko negozio bat duten pertsonei zuzenduta dago.

Jarraian, zenbait egoera adierazgarri eta hipotetiko emango ditugu adibide gisa:

  • Eraikuntza-arloko langile bati adreilu bat erori zaio ezustean, eta, ondorioz, aparkatuta dagoen ibilgailu bati kalte materialak eragin dizkio.
  • Aseguratuaren soldatako batek gorputzeko kalteak ditu laneko istripu baten ondorioz.
  • Aseguratuari objektu bat erori zaio ustekabean, eta kaletik igarotzen ari zen pertsona bati kalteak eragin dizkio.
  • Aseguratuaren langile batek hodi bat hautsi du nahi gabe lan egiten ari zen bitartean, eta alboko etxe batean kalteak eragin ditu.
  • Aseguratutako obrarako beharrezkoa den soldatze bat egin du aseguratuak, eta nahi gabe sute bat sortu du eraikinean.

Zergatik hautatu Seguros Bilbao?

Pertsonalizatutako arreta

Etengabeko informazioa

Profesionalik onenak