Ingurumen-erantzukizun zibileko asegurua

Ingurumen-erantzukizun zibileko asegurua

Ingurumena hobetzen laguntzeko

Zer da ingurumen-erantzukizun zibileko asegurua?

Enpresentzako ingurumen-erantzukizun zibileko aseguruaren helburua da kutsatzen duenak ordaindu egin behar duenaren printzipioa gauzatzea, erantzukizun objektiboko sistema baten bitartez. Era horretan, natura-baliabideetan egindako kalteak konpontzea eska daiteke, baita eragileak araurik hautsi ez badu ere. Horretarako, erantzukizun administratibo mota berri bat ezartzen du, ustekabeko kutsaduraren erantzukizun zibilaren gehigarria, eta erantzukizun hori jarduera ekonomiko eta profesionalen titular guztiei aplikatzen zaie.

Ingurumeneko erantzukizun zibilaren onurak

Estaldurak

Zure enpresaren beharretara moldatzen gara, eta, horretarako, ingurumen-erantzukizuneko estaldura eta ezusteko kutsaduragatiko erantzukizun zibileko estaldura eskaintzen dizkizugu. Azken kausa hori dela eta, erantzukizun zibil patronala ere gehitzen dugu.

Defentsa juridikoa

Ustekabeko kutsadurarik egotekotan, zure enpresaren interesak juridikoki defendatzeak dakartzan gastuak ordaintzen ditugu.

Kontratazio bizkorra

Erabaki zer aseguru kontratatu behar duzun eta egin ezazu arin eta bizkor; zure enpresari buruzko oinarrizko informazioa baino ez diguzu eman behar.

Ingurumen-erantzukizun zibileko asegurua

Ingurumeneko erantzukizun zibileko estaldurak

  • Babesten dituen elementuak

          - Lurzorua, ura eta eremu eta habitat babestuak.

  • Funtsezko bermeak

          - Arriskua larritzea eragoztea

          - Konponketa
- Aseguru honek konponketen hiru faseak barne hartzen ditu: oinarrizkoa, osagarria eta konpentsatzailea.

          - Berehalako arriskuak prebenitzea

          - Instalaziotik kanpo jarduera osagarriak

  • Lurzoruko kutsadura kentzea

          - Kutsatutako lurzorua berreskuratzea

          - Kutsatutako lurzorua lekuz aldatzea, gordetzea eta deuseztatzea

          - Lurzoruko kutsadura kentzeko kendu edo eraitsi behar diren ondasunak eraistea, lekuz aldatzea eta gordetzea.

Ohiko galderak

Aseguru hau enpresa guztientzat da, jarduera guztiek eragin baitezakete ustekabeko kutsadura. Hala ere, asegurua ingurumen-arriskuren bat duten jardueretan aritzen diren enpresei dago zuzendua, bereziki.

Ingurumen-erantzukizuneko legeak ez du jarduerarik bereizten. Beraz, edozein jarduera ekonomiko profesional dago lege horren aginduen eraginpean.

Ez, erantzukizun zibil orokorreko aseguruek ez dute ingurumen-erantzukizuna bermatzen.

Aseguru honek bi kontratazio-modalitate ditu:

  1. Kutsaduragatiko ingurumen-erantzukizuna, zeinak lurzorua, ura eta eremu eta habitat babestuak babesten dituen.
     
  2. Ustekabeko kutsaduragatiko ingurumen-erantzukizuna, zeinak pertsonak, ondasunak eta kutsaduraren ondorioz lortu gabeko irabaziak babesten dituen.

Zergatik hautatu Seguros Bilbao?

Pertsonalizatutako arreta

Etengabeko informazioa

Profesionalik onenak