Pertsonalizazioa
Pertsonalizatu zure aseguruaren bermeak zure beharren arabera diseinatzeko.
Zure jarduera, ongi babestua
Automobilgintzako ETE aseguruak ahalbidetu egiten dizu babestea hirugarrenen ibilgailuak zein salmentara, konponketara edo gordailura bideratutako zure enpresarenak.
Pertsonalizatu zure aseguruaren bermeak zure beharren arabera diseinatzeko.
Kontsultatu enpresen egoera finantzarioa edo zure negozioak izan ditzakeen bezeroak.
Zatikatu zure aseguruaren urteko balioa erosotasun handiagoa izateko.
Zuk zeuk ezar itzazu zure aseguruaren mugak, zure esku jartzen ditugun hautazko berme anitzei esker.
Ezuste baten kasuan, enpresarako zerbitzu onenak hautatuko ditugu, eta doako zerbitzuak eskainiko dizkizugu, lokala eta jarduera babesteko.
Informazio gehiagoEremu hesituaren barruan dauden ibilgailu guztien lapurreta estaltzen dugu; ez da sartzen ibilgailuen barruan dauden objektuen lapurreta, ezta ibilgailuen parte ez diren gehigarriena ere.
Eremu hesituaren barruan dauden ibilgailu guztiak estaltzen dira.
Eremu hesitutik kanpo dauden ibilgailu guztiak ere aseguratuko dira, ekintza bandalikoek edo asmo txarrekoek, nahaspilatsuek eta grebek eragindako kalteak izan ezik.
Probagelen erantzukizun zibila: konpontzeko utzitako ibilgailuak erabiltzeak eragindako kalteak estaltzen ditugu, nahitaezko zirkulazio aseguruaz gain, kalte horiek konponketa probaren ondorioz gertatzen badira.
Erantzukizun zibila: konpondu beharreko ibilgailuei eragindako kalteak estaltzen ditugu, konpondu beharreko zatietan eragindakoak izan ezik.
Automobilgintzako ETEen asegurua alor horretan jarduten duten enpresak babesteari zuzenduta dago.
Bai. Hiru urrats hauek baino ez dira egin behar:
Izakinengatiko kapitala aseguratu
Hedagarrien eta lapurretaren bermea kontratatu
Aseguratuak hirugarrenen ondasunak dituela adierazi (hala badagokio)
Hona hemen estaldura horien frankiziak:
210 euro ibilgailu, atoi, karabana edo ontziko
360 euro autobus edo makina autopropultsatuko
Besteak beste, ekintza bandalikoek, euriak, haizeak, harriabarrak, elurrak eta keak eragindako kalteak dira kalte hedagarriak. Euriari dagokionez, m2-ko 40 litro erortzen direnean (ordubetean neurtuta) edo m2-ko 60 litro erortzen direnean (12 orduan neurtuta) sortutako kalteak estaltzen dira. 96 km/h-tik gorako haizeak eragindako kalteak ere sartzen dira.
Hedagarri zabalduen aukera kontratatuko balitz, muga horiek handitu egiten dira, eta erregistro txikiagoak sartzen. Kasu honetan, euriari dagokionez, m2-ko 20 litro baino gehiago erortzen direnean (ordubetean neurtuta) edo m2-ko 60 litro baino gehiago erortzen direnean (12 orduan neurtuta) sortutako kalteak estaliko lirateke. 80 km/h-tik gorako haizeak eragindako kalteak ere sartuko lirateke.