ETEen asegurua

ETEen asegurua

Zure jarduera, ongi babestua

Zertan datza ETEen asegurua?

ETEen aseguruak zure enpresa babesteko berme integratu ugari ditu eta aukerako estaldurak gehitzeko aukera eskaintzen du. Egoki iritziz gero eta asegurua ahalik eta pertsonalizatuena izan dadin, gure adituak zure enpresako instalazioetara joan eta proposamen berezi bat egin diezazukete.

Aseguru honen abantailak

Pertsonalizazioa

Pertsonalizatu zure aseguruaren bermeak zure beharren arabera diseinatzeko.

Iberinform kontsultak

Kontsultatu enpresen egoera finantzarioa edo zure negozioak izan ditzakeen bezeroak.

Malgutasuna

Zatikatu zure aseguruaren urteko balioa erosotasun handiagoa izateko.

Handitzea

Zuk zeuk ezar itzazu zure aseguruaren mugak, zure esku jartzen ditugun hautazko berme anitzei esker.

Enpresetarako laguntza-zerbitzua

Zure negoziorako behar dituzun zerbitzu guztiak

Ezuste baten kasuan, enpresarako zerbitzu onenak hautatuko ditugu, eta doako zerbitzuak eskainiko dizkizugu, lokala eta jarduera babesteko.

Informazio gehiago

Aseguruaren estaldurak

Suteak, arrisku hedagarriek edo urak eragindako ezbeharraren ondorioz kaltetutako enpresako molde, eredu edo matrizeen balio materiala estaltzen dugu. Berreraikuntza kostuak berme espezifikoa du.

ETEen asegurua

Ohiko galderak

ETE industrialen asegurua industria-alorrean jarduten duten enpresei zuzenduta dago.

Besteak beste, ekintza bandalikoek, euriak, haizeak, harriabarrak, elurrak eta keak eragindako kalteak dira kalte hedagarriak. Euriari dagokionez, m2-ko 40 litro erortzen direnean (ordubetean neurtuta) edo m2-ko 60 litro erortzen direnean (12 orduan neurtuta) sortutako kalteak estaltzen dira. 96 km/h-tik gorako haizeak eragindako kalteak ere sartzen dira.

Hedagarri zabalduen aukera kontratatuko balitz, muga horiek handitu egiten dira, eta erregistro txikiagoak sartzen. Kasu honetan, euriari dagokionez, m2-ko 20 litro baino gehiago erortzen direnean (ordubetean neurtuta) edo m2-ko 60 litro baino gehiago erortzen direnean (12 orduan neurtuta) sortutako kalteak estaliko lirateke. 80 km/h-tik gorako haizeak eragindako kalteak ere sartuko lirateke.

Zergatik kontratatu gure asegurua?

Pertsonalizatutako arreta

Etengabeko informazioa

Profesional onenak