Itxaronaldirik gabe
Zure langileek behar duten osasun-arreta itxarote-zerrendak sahiestuz jaso dezakete, edozein espezialistaren kontsultarako edo diagnostikoak egiterako orduan.
Osasuntsu bizi
Osasun-aseguruak enpresa baten langileek gehien baloratzen dituzten abantaila sozialetako bat dira. Konpainia bakoitzaren aukerarako estaldura eta modalitateen barietate zabal bat eskaintzen dute, zaintza- eta ongizate-zerbitzuetatik diru-itzultze polizetara arte. Horiekin ez duzu zure langileen osasuna bakarrik zaintzen, baizik eta zure negozioarena ere.
Osasun-aseguruek enpresei bere langileek medikuntza pribatura berehalako sarbidea izatea ahalbidetzen die, itxarote-zerrendarik gabe eta lehen mailako osasun zentroen aukera zabal batekin.
Zure langileek behar duten osasun-arreta itxarote-zerrendak sahiestuz jaso dezakete, edozein espezialistaren kontsultarako edo diagnostikoak egiterako orduan.
Koadro-mediko zabal bat jartzen dugu zure enpresako langileen eskura, bere konfiantzazko espezialista aukera dezaten lurralde nazional guztian zehar.
Espezialista eta zentro medikoetarako aukerez gain, telefono bidezko orientazio zerbitzua eskaintzen diegu zure langileei urteko 365 egunen 24 orduetan.
Osasun-laguntzako aseguruak 30.000 profesional baino gehiago dituen koadro-mediko bat jartzen du zure langileen eskura, aukeratutako koordainketa modalitatearen azpian. Gainera betiko pediatra eta ginekologoa mantentzeko aukera ematen du.
Diru-itzultze osasun-aseguruarekin zure langileei edozein ospitale-zentrotako gastu medikoen itzulketa bermatzen diegu, nahi duten medikua aukeratu ahal izanez, bai Espainian zein atzerrian.
Diru-itzultze premium osasun-aseguruak medikua zein zentroa askatasun osoz aukeratzea ahalbidetzen du, ospitaleko gastuen %100eko diru-itzultzearekin eta %85ekoarekin ospitalez kanpokoetan.
Zaintza pertsonaleko aseguruari esker zure langileek osasun publikoan eskuragarri ez dauden hortzetako tratamenduetarako, kirurgia plastiko eta konpontzailerako eta zaintza pertsonaleko tratamenduetarako sarbidea izan ahal dute.
Zure enpresako langileak babesten ditugu istripu, gaixotasun edota amatasun egoeretan, berehalako kalte-ordain bat kobratuta eta txosten mediko xedatua soilik aurkeztuz.
Zure enpresako langileen osasuna babestera zuzendutako estalduren sorta osoa jartzen dugu zure eskura.
Lehen mailako koadro medikorako sarbidea, estaldurarekin lurralde nazional guztian eta espezialitate mediko garrantzitsuenak barne hartuz.
Hortzetako koadro-mediko oso baterako sarbidea, odontologi tratamendu eta zerbitzuen aukerarekin, inolako kosturik gabe edo prezio murriztuetara.
Prebentzio-medikuntza orokorreko eskaintza zabalerako sarbidea eta, modu espezifikoan, minbiziaren prebentzio-medikuntzan.
Osasun, ongizate, kirurgia estetiko eta laser oftalmologiko bidezko kirurgia errefraktiborako tratamenduetarako aukera, prezio itunduetan.
Langileentzako osasun-aseguruak enpresa batek bere langileen eskura jartzen dituen osasun-modalitate askoren polizak dira, medikuntza pribaturako sarbidea errazteko.
Osasun-aseguru hauek bere langileei onura sozial gehigarriak eskaini nahi dizkieten enpresei zuzenduta daude, bizi-kalitate hobea emanez eta konpainiarekin duten lotura areagotuz.
Jaioberriek ama biologikoaren polizaren estaldura dute lehen 15 egunetan, betiere aseguratua polizan altan badago gutxienez jaiotza aurreko 8 hilabete lehenagotik.
Seguros Bilbao-n ehun urte baino gehiago daramatzagu zurea bezalako enpresak zaintzen, bere beharrak kudeatzen eta ustekabeko txiki eta handien aurrean babesten.
Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.
Aldizkako informazioa, erabilgarria eta kalitatezkoa dena, eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu, osasun-produktuetan espezialista profesionalen eskutik.
Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.