Ostalaritzarako merkataritza-asegurua

Negozioak

Jatetxe-arloko asegurua

Dasta ezazu zerbitzu onena

Zertan datza Jatetxe-arloko asegurua?

Jatetxe-arloko asegurua estaldura zabala eskaintzeko dago pentsatua, modu horretan zure ondarea babesteko. Produktu malgu bat bat, zure ostalaritza-negoziora zuzendutako eskaintza espezializatua egiteko aukera ematen dizuna, taberna, jatetxe edo kafetegi bat bada ere.

Aseguru honen abantailak

Moldagarritasuna

Zure negoziora egokitutako babesa eskaintzen dizugu, jabea nahiz errentaria bazara.

Arreta eta konponketa

Erabilgarri izango duzu arretako eta konponketako zerbitzua, gerta daitezkeen gertakariak arin ebazteko.

Laguntza

Aukeratu behar duzun laguntza-zerbitzua zure beharren arabera: informatika, babes juridikoa, eta abar.

Handitzea

Handitu aseguru honen bermeak zure neurrirako babesa lortzeko.

Enpresetarako laguntza-zerbitzua

Zure negoziorako behar dituzun zerbitzu guztiak

Ezuste baten kasuan, enpresarako zerbitzu onenak hautatuko ditugu, eta doako zerbitzuak eskainiko dizkizugu, lokala eta jarduera babesteko.

Informazio gehiago

Jatetxe-arloko aseguruaren estaldurak

Jasan dituzun kalte materialak eta kalte zuzenak estaltzen ditugu, honakoek eragindakoak: zoriz sortutako sute batek, ezezagunen gaizkinahiak, norbere zabarkeriak edo erantzukizun zibila duzun pertsonen zabarkeriak.

Ostalaritzarako merkataritza-asegurua

Ohiko galderak

Jatetxe-arloko asegurua alor horretako negozio baten mende dauden pertsonei zuzenduta dago, dendaren jabeak edo errentariak direnei.

Aseguru honek ostalaritzako negozio mota guztiak babesten ditu, taberna bat, jatetxe bat edo kafetegi bat bada ere.

Zergatik aseguratu behar dut nire negozioa Seguros Bilbaorekin?

Seguros Bilbaon 100 urte baino gehiago daramatzagu zurea bezalako negozioak zaintzen, zure ondarea gordetzen eta ustekabe handi eta txikien aurrean babesten.

Pertsonalizatutako arreta

Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.

Etengabeko informazioa

Enpresa txiki eta ertainetan espezializatutako profesionalen eskutik aldiroko informazioa, baliagarria eta kalitatezkoa, zuri eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu.

Laguntza eta konfiantza

Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.