Pertsonalizatu daitekeena
Aseguru honen bermeak zure benetako beharrei egokitu ahal dituzu, bai eta zure menpe dauden pertsonei ere.
Erantzukizun zibila
Zure eskubide eta interesak defendatzen ditugu
Egunero aurkitzen gara hirugarrenei kalteak eragin ahal dizkiegun egoeren aurrean, eta hauek kalte-ordainak dakartzate haiekin, hala nola etxebizitza baten errentari gisa. Erantzunkizun zibileko aseguruak zure ondarea babesten du erreklamazio hauen aurrean, zuk edo zure erantzukizunaren azpiko pertsonek eragindako kalte ekonomikoak ordainduz.
Erantzunkizun zibileko aseguruak malgutasun handia eskaintzen du zure behar zehatzetara erantzuna emateko.
Aseguru honen bermeak zure benetako beharrei egokitu ahal dituzu, bai eta zure menpe dauden pertsonei ere.
Aukeratu nahi duzun babes-maila eta handitu zure egunerokotasunean agertzen doazen behar berrien arabera.
Babes ezazu zure ondarea edozein ustekaberen aurrean, zeure bizitza pribatuan nola lan eremuan.
Bizitza pribatuan zeure interesak zaintzeko babes hoberena. Erantzunkizun zibileko estalduran barneratutako gertaera batzuk hurrengoetatik eratorritakoak dira:
Zure langileen edo horien eskubidedunen erreklamazioak lan istripuen ondoriozko kalte edo galerengatik.
Kalte pertsonalengatik, materialengatik eta kalte hauetatik eratorritako galera ekonomikoengatik erantzunkizun zibila.
Aseguru modalitate honen bidez bermatzeko arriskuak hiru atal nagusitan banatzen dira:
- Animaliak
- Orokorra eta eraikinak
- Ehiza eta arrantza
Seguros Bilbao-n 100 urte baino gehiago daramatzagu zu bezalako pertsonak zaintzen, ustekabeko txiki eta handien aurrean babestuz.
Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.
Kalitatezko zerbitzua, arina eta azkarra, eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu zeuk gehien behar duzunean, euren espezialitateetan balorazio hoberena duten profesionalen eskutik.
Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.