Etxe-aseguruak

Etxe aseguruak

Aseguru bat baino, zerbitzu bat.

Zertan datza etxe-aseguru bat?

Etxe-aseguruak etxebizitza babesten du egon daitezken arriskuen aurrean, lasaitasuna ekarriz zure egunerokotasunera eta, ustekabekoren baten aurrean, zure ekonomia konprometitu gabe.

Zeintzuk dira etxe-aseguru baten abantailak?

Etxebizitza bat gure bizitzako inbertsio garrantzitsuenetako bat da. Horregatik, beharrezkoa da hori babestea ezuste posibleen aurrean.

Berme guztiak, eskura

‘Zure etxea’ familia-nukleo bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen da, etxebizitza eta pertsona mota guztientzako bermeekin.

Zerbitzuen eskaintza osoa

Aukeratu zerbitzu sorta zabalean, egunerokoan sortzen diren ezbehar handiak eta txikiak konpontzeko eginak.

Profesionalik onenak

Pertsonalizatutako arreta eta aholkularitza bermatzen dizkizugu gure bitartekoen bidez, bai asegurua aukeratzeko momentuan zein ezbeharren bat gertatzen denean.

Zure etxebizitzari egokitutako kapitala

Zure etxebizitzarako egokiak diren edukitzaile eta edukiaren kapitalei buruz aholkatzen dizugu, dagozkion bermeen arau proportzionala ezartzea atzeratuta.

% 15eko deskontua

Zure auzo-komunitateak Seguros Bilbaoren asegurua badu, %15eko zuzeneko deskontua izango duzu zure etxe-aseguruan.

Etxe-aseguruen estaldurak 

Aseguratutako ondasunek paira ditzakeen kalteak estaltzen ditugu etxea erretzean, leherketa bat egotean edo tximista bat erortzean. 

Prezioan eragina duten faktoreak

Asko dira etxe-aseguruaren prezioan eragina duten faktoreak; kontratatutako bermeetatik etxebizitza motara.

Etxebizitza mota

Ez da gauza bera pisu bat edo txalet bat aseguratzea, ezbehar bat jasateko probabilitatea ezberdina baita.

Etxebizitzaren erabilera

Etxebizitzak erabileraren arabera ere ezberdintzen dira: ohikoa edo oporretakoa, norberaren erabilerarako edo alokatzeko, eta abar.

Kontratatu beharreko bermeak

Berme kopuruak, kontratatutako mugek eta estalduren irismenak handitu egiten dute aseguruaren prima, baita eskainitako babesa ere.

Zergatik kontratatu etxe-seguru bat Seguros Bilbaorekin?

Etxe-aseguru bat kontratatzean Seguros Bilbaorekin, ehun urteko esperientzia baino gehiago duen aseguratzaile baten parte izango zara.

Konpontzaileen sare zabala

Konpontzaileen sare zabala dugu zure etxea ezbeharra gertatu baino lehen zuen itxura izan dezan, zerbitzu azkar eta eraginkorrarekin.

Etengabeko zerbitzua

Laguntzeko gaituzu urteko egun guztietan, 24 orduko arreta-zerbitzu telefonikoaren bidez.

Pertsonalizatutako arreta

Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.

Ohiko galderak

Aseguru malgu bat da, edozein motatako familia eta etxebizitzarentzat, edozein dela ere horren erabilera, eta zure soslairako egokien diren bermeen arabera konfiguratu ahal duzu. 

Ezbeharra izanez gero, 946 42 12 41 telefonora dei dezakezu. Aseguruko zure agentearekin ere jarri zaitezke harremanetan, prozesu osoan gida zaitzan. 

Zerbitzura esteka honetatik sar zaitezke. Etxearen aukera, nahi duzun zerbitzu mota hautatu eta pantailan agertzen diren argibideak jarraitu. 

Gure teknikoek konponduko dituzte ordenagailu eta gailu mugikorren (smartphonea, tableta) gaineko zalantza zein gorabeherak. Laguntza eskatu dezakezu eguneko 24 orduetan eta itxaronaldirik gabe.