Malgutasuna
Bermeak zure etxebizitzara eta bizitza estiloari egokitu eta erosotasun handiagoa izateko ordainketa modalitatea zatikatu.
Etxe aseguruak
Zure bizimodurako
Babes pertsonalizatua eskainiko dizugu, zuk zehaztu ditzazun aseguruaren azken bermeak, etxebizitza-motaren eta zure bizimoduaren arabera. Oinarrizko bermeak eraikina eta eraikin barruko elementuak babesten ditu. Gainera, zure bizimodua errazteko zerbitzu esklusiboak izango dituzu, besteak beste gau eta eguneko etxeko laguntza, telefono bidezko laguntza mediko eta soziala, online laguntza informatikoa eta aholkularitza juridikoa.
Bermeak zure etxebizitzara eta bizitza estiloari egokitu eta erosotasun handiagoa izateko ordainketa modalitatea zatikatu.
Eguneko edozein ordutan konponketen zerbitzu teknikoa izan eskuragarri.
Zure komunitatea Seguros Bilbaorekin aseguratuta badago zure etxebizitzako aseguruan % 15eko deskontuari onura atera.
Ezuste baten kasuan, etxerako zerbitzu onenak hautatuko ditugu, eta doako zerbitzuak eskainiko dizkizugu, konpondu bitarteko itxaronaldia erosoagoa izan dadin.
Informazio gehiagoEraikinak barne hartzen ditu pisua, etxe atxikia edo familia bakarreko etxea eta dagozkion instalazioak: ura, elektrizitatea, berokuntzako sistema eta abar.
Barruko elementuak dira altzariak eta hatuak, etxetresna elektrikoak, objektu baliotsuak, bitxiak, erabilera profesionala duten objektuak eta abar.
Gainera, eta kostu gehigarririk gabe, zure bizimodua errazteko zerbitzu esklusiboak izango dituzu, 24 orduko etxeko laguntza, online laguntza informatikoa, telefono bidezko laguntza mediko eta soziala, telefono bidezko aholkularitza juridikoa, besteak beste.
Aseguratutako etxebizitzan arrazoi hauengatik gertatutako kalteen bermea:
Hirugarren batzuek egindako erreklamazioetarako babesa, arrazoia hauetako bat bada:
Gainera, gure etxebizitza-aseguruak estaldura gehigarriak ditu, zure etxebizitzaren behar espezifikoak asetzeko. Adibidez:
Langile bat jartzen dizugu eskura, etxeko konponketekin eta mantentze-lanekin laguntzeko
Informazio gehiagoSeme-alabak dituzten familiei zuzenduta dago bereziki.
946 421 241 telefono-zenbakira deitu eta ezbeharraren inguruko datuen berri eman diezagukezu, edo aseguru-aholkulariarekin harremanetan jar zaitezke, ezbeharraren berri emateko prozesuan lagun zaitzan.
Esteka honen bidez zerbitzura sartu zaitezke. Etxearen aukera, nahi duzun zerbitzu mota hautatu eta pantailan agertzen diren argibideak jarraitu.
Gure teknikariek ordenagailuen erabilerarekin eta gailu mugikorrekin dituzun kontsulta eta intzidentziak konponduko dituzte (Smartphone, Tablet). Laguntza eskatu dezakezu eguneko 24 orduetan eta itxaronaldirik gabe.