Etxerako ziberarrisku-asegurua

Etxe aseguruak

Partikularrentzako ziberarrisku-asegurua

Digitalki babestuta

Zer da partikularrentzako ziberarrisku-asegurua?

Partikularrentzako ziberarrisku-aseguruak arrisku zibernetikoen aurrean babesa ematen dizu, prebentziozko zerbitzuen aukera zabalari eta gerta daitezkeen gertakarien aurrean eskainitako euskarriari esker. Tresna, zerbitzu eta aholkulari profesional hauekin zure familiaren segurtasun digitala handituko duzu eta, bereziki, zure seme-alaben segurtasuna.

Aseguru honen abantailak

Aholkulari profesionalak

Aholkulari profesional bat zure eskura, 24/7, alderdi digitaletan laguntzeko. Euskarri hori bideratuta dago zure babes zibernetikora eta zure bizitza digitalerako ezagutza berriak eskuratzera.

Eskaintzaren pertsonalizazioa

3 kontratazio-modalitate Ciberriesgo particulares zure behar pertsonaletara ahalik eta hoberen molda dadin: Single, Seme-alabarik gabeko bikotea edo Seme-alabadun familia.

Adingabeen babesa

Etxeko txikienak babestuta egongo dira Interneteko arriskuen aurrean, besteak beste, ziberjazarpena edo erreputazioaren galera. Gainera, guraso-kontrola erabilita, haien askatasun digitala berrikusi ahal izango duzu.

Kalte propioen eta hirugarrenei egindakoen estaldura

Kalte propioen estaldura eta baita hirugarrenek zuk eragin dizkiezun eragozpen eta kalteek eraginda jarri dituzten erreklamazioena ere.

Ciberriesgo particulares aseguruaren estaldurak

  • Online erosketak eta salmentak: ondasunak edo zerbitzuak Internet bidez erosi edo saltzean iruzur batek eragindako zuzeneko edo ondarezko edozein kalterengatiko kalte-ordaina. 
  • Datuak leheneratzea: gertakari maltzur baten ondoren bezeroaren datuak leheneratzeko euskarria.
  • Funtsen lapurreta: iruzurrezko banku-transakzio, ingeniaritza sozialaren eta phishing-aren ondoriozko galera.
  • Nortasunaren lapurreta: nortasuna egiaztatzeko agiriak eta txostenak notarioaren aurrean berriro aurkeztu eta ziurtatzearen kostua. 
  • Estortsio zibernetikoa: zure sistema informatikoari kalte egiteko mehatxuak kudeatzea. 
  • Hardwarearen birjarpena: gertakari zibernetiko batek kaltetutako gailuen kostua.

Zer zerbitzu eskaintzen ditu aseguru honek?

Aholkularitza profesionala egunero, edozein ordutan:

  • Aisia digitalerako laguntza eta gamerrentzako euskarria.
  • Gailuak konfiguratzeko aholkularitza.
  • Pasahitzak kudeatzeko aholkularitza.
  • Zibersegurtasunean espezializatutako aholkularitza teknikoa.
  • Phising jardueretan espezializatutako aholkularitza.
  • Internet bidezko erosketak egiteko aholkularitza.
  • Gailuetako segurtasun-kopien aholkularitza eta kudeaketa. 

Modalitateak

  • Ezkongabea
    • Asegurudun heldu bat barne hartzen du polizan. 
  • Seme-alabarik gabeko bikotea
    • Bi asegurudun heldu barne hartzen ditu, betiere etxebizitza berean iraunkorki bizi bazarete. 
  • Seme-alabadun familia
    • Aseguradun heldu bat edo bi barne hartzen ditu, baita zuen seme-alabak ere, betiere etxebizitza berean iraunkorki bizi bazarete. Modalitate honetan, adingabea babesteko packaren estaldura sartzen da.

Konparatiboa

Konparatiboa
EstaldurakEzkongabeaSeme-alabarik gabeko bikoteaSeme-alabadun familia
Funtsen lapurreta (**)Barne Barne Barne
Nortasunaren lapurreta (**)Barne Barne Barne
Estortsio zibernetikoa (**)Barne Barne Barne
Datuen berreskurapena / Malwarearen deskontaminazioa (**)Barne Barne Barne
Hardwarearen birjarpena (**)Barne Barne Barne
Online erosketak / salmentak (*)Barne Barne Barne
Erantzukizuna sare sozialengatik eta multimedia-edukiengatik (**)Barne Barne Barne
Erantzukizuna sareko segurtasunagatik (**)Barne Barne Barne
Pribatutasuna eta datuen segurtasuna urratzeagatiko erantzukizuna (**)Barne Barne Barne
Ziberbullyinga (**)Ez Barne Ez Barne Barne
Ziberjazarpena (**)Ez Barne Ez Barne Barne
Erreputazioaren galera (**)Ez Barne Ez Barne Barne
Prebentziozko zerbitzu erreaktiboakBarne Barne Barne
Gertakariaren ondoko zerbitzu erreaktiboakBarne Barne Barne
Aholkularitza teknologikoaBarne Barne Barne

Maiz egiten diren galderak

Polizak gehienez 2.000 €-ko kalte-ordain finkoko muga du, ezbehar eta urte bakoitzeko, estaldura guztietarako.

Gainera, online erosketen eta salmenten estalduran, kalte-ordaina gehienez 1.000 €-koa izango da ezbehar eta urte bakoitzeko. 

Zergatik kontratatu partikularrentzako ziberarriskuak asegurua?

Adingabearen ahultasuna babesten du

Aholkulari profesionala 24 orduz

Babes zibernetiko osoa