GGBB legezko oharra

Legezko Oharra


Irakurri arretaz legezko oharra web-orria erabili baino lehen.


Datu pertsonalen tratamendua
Bilbao Compañía Anónima de Seguros y Reaseguros (hemendik aurrera, Seguros Bilbao) Catalana Occidente Taldearen datu pertsonalen tratamenduaren arduradun gisa, Catalana Occidente Taldearen beraren datu pertsonalak babesteko politikari atxikita dago. Politika horrek datu pertsonalen tratamendua arautzen du; langileak, aseguru-banatzaileak eta kolaboratzaileak emandakoak, alegia. Intranetean argitaratuta dago langileentzat eta extranetean kolaboratzaile eta aseguru banatzaileentzat. Honela, haien konfidentzialtasuna bermatzeko gai da, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta aplikagarri den gainerako araudian ezarritakoari jarraikiz. Horiek betetzeko, beharrezko segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak erabili dira.


Datu pertsonalak intranetaren bidez edo Seguros Bilbaok dituen Interneteko atari ezberdinen bidez lor daitezke. Datuok erabat isilpekoak dira eta sozietateetako langile, aseguru-banatzaile eta kolaboratzaileek dituzten lan funtzioak betetzeko soilik erabiliko dituzte. Ondorioz, aipatutakoa ez den helburu baterako datuetara sartzen edo erabiltzen badira, aipatutako datu pertsonalak babesteko politika urratuko litzateke, baita aplikagarria den araudia ere. Horrek legez aurreikusitako zigorrak ezartzea ekar dezake. Informazio gehiagorako, kontsultatu datu pertsonalak babesteko politika sozietatearen intranetean. 


Halaber, langile. aseguru-banatzaile eta kolaboratzaileek, haien datu pertsonalen titularrak izanda, eskubide hauek izango dituzte haien datuekiko: sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta ahazteko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko eta eramateko. Eskubideak erabili ahalko dira Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta gainerako araudi aplikagarrian ezarri gisa, nortasuna egiaztatuz, eta Seguros Bilbaok izendatutako Datuak Babesteko ordezkariari idatzita helbide elektroniko honetara: dpo@segurosbilbao.com edo posta helbide honetara: paseo del Puerto, nº 20, 48992 Neguri-Getxo (Bizkaia).