inbertsio-funtsak

Inbertsio-fondoak

Zure aurrezkiak profesionalen eskuetan

Zer da inbertsio funtsa bat?

Inbertsio-funtsa bat aurrezki/inbertsio produktu bat da, eta partaideek bertan ekarpenak egiten dituzte errentagarritasuna lortzeko. Ekarpen multzo hori da funtsaren ondarea, eta sozietate kudeatzaile batek kudeatzen du, funts bakoitzaren liburuxkako inbertsio-politikaren arabera. Funtsaren ondareko balioetan inbertitzen da, eta entitate gordailuzainak zaintzen ditu.

Nola funtzionatzen du inbertsio-funts batek?

Inbertsio-funtsak errazak dira. Inbertitzaileak bere profil eta beharrei egokitzen den funtsa aukeratzen du, funtsen liburuxka eta DFIa aztertuta (funtsezko datuen dokumentua inbertitzailearentzako). Harpidetza osatzeko, partaideak diru-sartze bat egingo du funtsak entitate gordailuzainean duen kontu-korrontean. Diru-sartzeak balio-data izatean, partaidetzak esleituko zaizkio funtsak egun horretan duen likidazio-balioaren arabera. Partaidetzen likidazio-balioa edo prezioa aldatu egingo da funtsak inbertitzeko aukeratutako aktiboek merkatuan duten prezioaren arabera. Emaitza funtsaren ondarea zati uneoro dauden partaidetza kopurua izango da. Partaideak partaidetzak itzul ditzake nahi duenean.

Zeintzuk dira inbertsio-funtsen abantailak?

Bere izaeragatik, inbertsio-funtsek beste produktu finantzario batzuek ez dituzten abantailak dituzte.

Guztizko likidezia

Kontratatuta duzun funtsa gorabehera, dirua izango duzu erabakitzen duzun unean, hiru egun baliodunetan, gehienez.

Fiskalitatea

Inbertsio-funtsen abantaila fiskaletako bat da funtsak eskualdatzean ez direla zergak ordaindu behar. Hau da, zure funtsa inbertsio batetik bestera mugitzen baduzu, ez duzu zergarik ordaindu behar ordura arte lortutako irabaziengatik (ezkutuko plusbalioa).

Dibersifikazinoa

Inbertsio-funtsek ondarea inbertitzen dute aktiboetan, horrela, zorroaren arriskua gutxituta.

Arrisku-maila aukeratu

Inbertsio-funts eskaintza zabala dago, hainbat inbertsio-politika eta arrisku-mailekin. Horien bidez, aukeratu zure profilera eta epe luze edo laburreko beharretara egokitzen dena.

Fiskalitatea

Inbertsio funtsetako parte-hartzeen salmentak ondarezko irabazi edo galera tratamendu fiskala jasotzen du, zergak PFEZan aurrezkiari dagokion partean ordainduz. Ondarezko irabazi edo galera salmenta edo transmisio baloreari eskuratze edo erosketa balorea kenduz kalkulatzen da.

Parte-hartzeen transmisioa FIFO metodoa aplikatuz egiten da, lehen transmisioak bezeroak lehenik eta behin eskuratutakoak direla estimatzen da. Eta sortutako plusbalioen gaineko %19ko atxikipen baten menpe daude.

Ondarezko irabaziak beste inbertsio funtsen parte-hartzeen, akzioen edota etxebizitzen salmentengatikk agerian dauden galerekin konpentsatu daitezke eta emaitza, positiboa bada, aurrezkiaren oinarrian integratuko da dagokion zergak ordainduz.

Errentagarritasuna

Inbertsio-funtsen sorta zabala dugu, bakoitza errentagarritasun ezberdinarekin. Aurrezkiak zer funtsetan inbertitu erabaki baino lehen, garrantzitsua da inbertitzaile gisa ditugun espektatibak ezagutzea eta inbertitzerakoan onar dezakegun arrisku-maila ezartzea. Funts bat gure helburuetara egokitzen dela jakiteko, espero dugun errentagarritasunarekin, garrantzitsua da funtsaren liburuxka eta DFIa aztertzea (funtsezko datuen dokumentua partaidearentzat). Horrez gain, errentagarritasunaren historikoak izan duen bilakaera aztertu behar da eta kategoria bereko beste funtsekin alderatu, portaera etorkizunerako espero duguna izan dadin. 

Ohiko galderak

Inbertitzaile bezala duzun profilera hoberen egokitzen zaizkizun zazpi inbertsio aukera dituen produktu bat kontratatzeko aukera ematen dizugu: 

  • GCO Aurrezkia, FI inbertsio-funtsa aparta da arriskurik hartu nahi ez duten inbertitzaileentzat. Zure zorroa euroetan adierazitako igorle publiko edo pribatuen errenta finko nazionaleko edo internazionaleko tituluetan dago inbertituta, batez beste 24 hilabete baino gutxiagoko iraupenarekin. Funtsaren balio likidagarriak ez du fluktuazio garrantzitsurik pairatuko. 
  • GCO errenta finkoa, FI inbertsio-funtsa euroetan adierazitako igorle publiko edo pribatuko errenta finko nazionaleko balioez dago osatuta, batez beste 2 urte baino gehiagoko iraupenarekin. 
  • GCO akzioak, FI inbertsio-funtsa errenta aldakor nazionalean inbertitu nahi duten pertsonei zuzentzen da. Bere zorroa gehienbat Ibex 35eko tituluetan dago inbertituta. 
  • GCO euroburtsa, FI normalean errenta aldakor nazionalean inbertitzen duten eta haien diruaren zati bat Europako tituluetan dibertsifikatu nahi duten pertsonei zuzentzen da. Haien inbertsioak Euroguneko herrialdeetako, Erresuma Batuko eta Suitzako burtsan egiten dira. 
  • GCO nazioartekoa, FI inbertsioa burtsan normalean errenta aldakorreko funts nazionaletan inbertitzen duten eta haien diruaren zati bat atzerriko tituluetan dibertsifikatu nahi duten pertsonei zuzentzen da. Euren inbertsioak nazioarteko burtsan egiten dira. 
  • GCO mistoa, FI euren inbertsioaren parte bat errenta aldakorrean dibertsifikatu nahi dutenei dago zuzenduta. Euren inbertsioak epe laburreko errenta finko pribatuan egiten dira batez ere (24 hilabete baino gutxiago), Espainiako burtsako akziorik nagusienetan portzentai txiki bat barneratuz (%30era arte). 
  • GCO orokorra 50, FI bai nazionala zein nazioartekoa den errenta finkoko eta aldakorreko aktiboetan konbinatzen du inbertsioa. Errenta aldagarriko inbertsioak ez du funtsaren zorroaren %50 gaindituko. 

Laburbilduz, Seguros Bilbaon eskuragarri dauden inbertsio funtsekin, aditua izan barik munduko merkatu finantzariorik garrantzitsuenetan inbertitu daiteke eta oraindik garrantzitsuena dena, balore edo sektore zehatza aukeratzeko arriskurik hartu gabe. 

Inbertsio epea, epe laburreko, ertaineko eta luzeko likidezia beharren eta arriskura duzun gorrotoaren araberakoa izango da. Orokorrean, errenta aldagarrian inbertitzen duten inbertsio funtsetan epe luzerako inbertsioa gomendatzen dugu (10 urte baino gehiago): GCO akzioak, GCO euroburtsa eta GCO nazioartekoa. 

Argi dago dibertsifikazioa garrantzitsua dela eta zaila da Seguros Bilbaon eskuragarri dauden  inbertsio funtsekin eskaintzen dizugun eskaintza bezala aurkitzea, munduko ekonomiako merkaturik garrantzitsuenetan inbertsio bat egitea, alegia. 

Ekonomiako sektorerik adierazgarrienetan inbertitu daiteke une bakoitzean merkatuen eboluzioaren, arriskuari daukan gorrotoaren eta errentagarritasun espektatiben arabera inbertsioaren banaketa egokituz. Era honetan, inbertsio zuzenak balore edo sektore zehatz batean planteatzen duen arriskua murrizten du 

Beraz, Seguros Bilbaoren inbertsio funtsekin gure bezeroek merkatuen eraginkortasunaren alde egiten dute, hauen grina batuz eta lurrunkortasuna eta arriskua eurek aukeratu dituztenak direla jakinik. 

Inbertsio gutxik, euren gardentasunari esker, egunero eta era errazean bere inbertsioaren eboluzioaren joerarekin jarraitzeko aukera ematen diote bezeroari. 

Gure inbertsio funtsen inguruko informazioa egunkari guztietan eta espezializatutako prentsan, interneten, eta abarren dago eskuragarri. Gainera, sei hilerik behin, gure bezeroak euren inbertsioaren eguneratutako informazioa jasoko dute. Era berean, zure eskura jartzen dugu e-bezeroa plataforma, inbertsioaren egoeraren aldizkako jarraipen xehatua egiteko.

Edozein unetan diru guztia edo parte bat izan dezakezu, inbertsioaren diruak inolako zigorrik gabe itzuliz. Baina epe ertain eta luzerako inbertsio bat dela eta denboraldi honetan itxarondako errentagarritasun maximoa lortzen dela gogoratu behar dugu. 

Gainera, gure funtsen zorroan egindako inbertsioa likidezia beharretan pentsatuz eta epe ertain eta luzean hartu nahi den arriskuan pentsatuz "neurrira" dago eginda. 

Gure inbertsio funtsak hasieran inbertsio oso altua egiteko beharrik gabe merkatu finantzarioetan inbertitu nahi duten bezeroei zuzentzen da. Seguros Bilbaok eskuragarri dituen inbertsio funtsak edozein zenbatekotik aurrera kontratatu daitezke, ez dute inbertsio zenbateko minimorik. 

Funtsen errentagarritasuna ez dago atxikipenaren menpe dirua-itzultzeko unean plusbalioak materializatzen direnera arte. 

2003. urtetik indarrean dagoen legeriak erakunde kudeatzailez aldatzeko aukera ematen du, hau da, funtsaz aldatzeko, inolako zigor fiskalik gabe. Gure kudeaketaren profesionalizatze altuak eta gure Taldeak finantza merkatuetan duen esperientziak beharbada beste erakunde finantzario batzuekin mantentzen dituzun inbertsio-funtsetarako inbertsio aukera eskaintzen dizute. 

Informazio praktikoa

Catalana Occidente Capital, Agencia de Valores, S.A., (aurrerantzean, CO Capital AV) Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak baimendua 212 erregistro-zenbakiarekin, Grupo Catalana Occidente Taldeko enpresa bat da, aseguruen sektoreko enpresa liderretako bat, kaudimen handiarekin eta ezarpen handiarekin eremu nazional osoan. Enpresak txikizkako bezeroentzako nahiz enpresetarako inbertsio-funtsen sorta zabala eskaintzen du, errentagarritasun eta arrisku maila ezberdinekin. 

CO Capital AV-k eskainitako zerbitzua partaideen aginduak jaso eta helaraztean eta independentea ez den inbertsioei buruzko aholkularitzan datza. Aholkularitza esklusiboki inbertsio kolektiboko erakundeen partaidetzei buruzkoa izango da, UCITS izaerakoa, txikizkako bezeroei zuzenduta eta bezeroen funtsak eskuratzeko aukerarik gabe. 

CO Capital AV-k bi merkaturatze kontratu ditu gaur egun. Batetik, Taldearen kudeatzailearekin, Grupo Catalana Occidente Gestión de Activos, S.G.I.I.C. eta, bestetik, Gesiuris Asset Management S.G.I.I.C. enpresarekin. 

CO Capital AV-k bere produktuak banatzen ditu ordezkarien bidez, aldi berean Seguros Catalana Occidente eta Seguros Bilbao enpresen aseguru-agenteak direnak. Ordezkari guztiek prestakuntza eta esperientzia zabala dute finantza-merkatuen funtzionamenduan, eta merkaturatzen dituzten inbertsio-funtsen ezaugarriei buruzko informazioa ematen diete bezeroei, eta haiei buruz aholkatzen. 

Zergatik kontratatu inbertsio-funtsak Seguros Bilbaorekin?

Seguros Bilbaon 100 urte baino gehiago daramatzagu zu bezalako pertsonak zaintzen, zure ondarea gordetzen eta ustekabe handi eta txikien aurrean babesten.

Pertsonalizatutako arreta

Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.

Esperientzia eta ibilbidea

Finantza produktuetan profesionalak direnen eskutik aldiroko informazioa, baliagarria eta kalitatezkoa, zuri eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu.

Laguntza eta konfiantza

Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.