Esperientzia
Errenta aldagarriko zorroa dibertsifikatu dezakezu eta eremu geografiko desberdinen hazkunde erritmo diferenteei onura atera diezaiekezu.
Inbertsio-fondoak
Munduko burtsetan dibertsifikatzen du
Nazioarteko burtsa handienen akzioetan inbertitu nahi duten inbertitzaileei zuzenduta.
Errenta aldagarriko zorroa dibertsifikatu dezakezu eta eremu geografiko desberdinen hazkunde erritmo diferenteei onura atera diezaiekezu.
Errentagarritasuna lortzea bilatzen baduzu, lurrunkortasunetik libre ez dagoena, zuzenean Europako burtsarik garrantzitsuenetan inbertitu dezakezu.
Inbertsiorako gomendatutako denbora-muga epe luzea da.
Inbertitzaile bezala duzun profilera hoberen egokitzen zaizkizun zazpi inbertsio aukera dituen produktu bat kontratatzeko aukera ematen dizugu:
Laburbilduz, Seguros Bilbaok bultzatzen eta merkaturatzen dituen inbertsio funtsekin, aditua izan barik munduko merkatu finantzariorik garrantzitsuenetan inbertitu daiteke eta oraindik garrantzitsuena dena, balore edo sektore zehatza aukeratzeko arriskurik hartu gabe.
Inbertsio epea, epe laburreko, ertaineko eta luzeko likidezia beharren eta arriskura duzun gorrotoaren araberakoa izango da. Orokorrean, errenta aldagarrian inbertitzen duten inbertsio funtsetan epe luzerako inbertsioa gomendatzen dugu (10 urte baino gehiago): GCO Acciones, GCO Eurobolsa y GCO Internacional.
Argi dago dibertsifikazioa garrantzitsua dela eta zaila dela Seguros Bilbaok sustatzen eta komertzializatzen dituen inbertsio funtsak aurkitzea, munduko ekonomiako merkaturik garrantzitsuenetan inbertsio bat egitea, alegia.
Ekonomiako sektorerik adierazgarrienetan inbertitu daiteke une bakoitzean merkatuen eboluzioaren, arriskuari daukan gorrotoaren eta errentagarritasun espektatiben arabera inbertsioaren banaketa egokituz. Era honetan, inbertsio zuzenak balore edo sektore zehatz batean planteatzen duen arriskua murrizten du
Beraz, Seguros Bilbaoren inbertsio funtsekin gure bezeroek merkatuen eraginkortasunaren alde egiten dute, hauen grina batuz eta lurrunkortasuna eta arriskua eurek aukeratu dituztenak direla jakinik.
Inbertsio gutxik, euren gardentasunari esker, egunero eta era errazean bere inbertsioaren eboluzioaren joerarekin jarraitzeko aukera ematen diote bezeroari.
Gure inbertsio funtsen inguruko informazioa egunkari guztietan eta espezializatutako prentsan, interneten, eta abarren dago eskuragarri. Gainera, sei hilerik behin, gure bezeroak euren inbertsioaren eguneratutako informazioa jasoko dute.
Edozein unetan diru guztia edo parte bat izan dezakezu, inbertsioaren dirua inolako zigorrik gabe itzuliz. Baina epe ertain eta luzerako inbertsio bat dela eta denboraldi honetan itxarondako errentagarritasun maximoa lortzen dela gogoratu behar dugu.
Gainera, gure funtsen zorroan egindako inbertsioa likidezia beharretan pentsatuz eta epe ertain eta luzean hartu nahi den arriskuan pentsatuz "neurrira" dago eginda.
Gure inbertsio funtsak hasieran inbertsio oso altua egiteko beharrik gabe merkatu finantzarioetan inbertitu nahi duten bezeroei zuzentzen da. Seguros Bilbaoko inbertsio funtsak edozein zenbatekotik aurrera kontratatu daitezke, ez dute inbertsio zenbateko minimorik.
Funtsen errentagarritasuna ez dago atxikipenaren menpe dirua-itzultzeko unean plusbalioak materializatzen direnera arte.
2003. urtetik indarrean dagoen legeriak erakunde kudeatzailez aldatzeko aukera ematen du, hau da, funtsaz aldatzeko, inolako zigor fiskalik gabe. Gure kudeaketaren profesionalizatze altuak eta gure Taldeak finantza merkatuetan duen esperientziak beharbada beste erakunde finantzario batzuekin mantentzen dituzun inbertsio funtsetarako inbertsio aukera eskaintzen dizute.
Seguros Bilbaon 100 urte baino gehiago daramatzagu zu bezalako pertsonak zaintzen, zure ondarea gordetzen eta ustekabe handi eta txikien aurrean babesten.
Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.
Finantza produktuetan profesionalak direnen eskutik aldiroko informazioa, baliagarria eta kalitatezkoa, zuri eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu.
Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.