laguntza bidaian asegurua

Istripuak

Bidaiako istripu-asegurua

Zurekin martxan

Zertan datza Bidaietako istripu-asegurua?

Bidaietako istripu-aseguruarekin babesturik egongo zara zure lekualdatzeetan gerta daitezken ustekabeen aurrean, dela aisialdiagatik, izan ikasketa edo lanagatik. Helmuga edo iraupena edozein dela ere, esan iezaguzu zer behar duzun eta zure bidaiaren ezaugarrietara egokitutako aseguru pertsonalizatua eskainiko dizugu.

Aseguru honen onurak

Mundu osoan

Bidaiako asistentzia-aseguruak estaldura ematen dizu mundu osoan, edozein herrialdetan. Zuk aukeratzen duzu esparrua: Europa edo munduko gainerako herrialdeak.

Asegurua neurrira

Babesa bidaia motari egokitzen diogu: lanerako, aisialdirako (gurutzaldiak barne), ikasketetarako edo eskia eta arrisku-kirolak praktikatzeko.

Urtebeterainoko estaldura

Bidaia anitzeko aukera ere aprobetxatu dezakezu, 90 egun baino gutxiagotan urtero bidaiak egiten badituzu.

Bidaiaren ezeztapena

Egon daitezkeen gastuak itzultzen dizkizugu zure bidaiaren datak aldatu edo ezeztatu behar badituzu.

Ordezkapen ibilgailua

Istripu edo matxura bat izaten baduzu edo ibilgailua lapurtzen badizute, antzeko zilindro-bolumen eta kategoriako beste ibilgailu bat jartzen dizugu eskura.

Osasun-asistentzia

Bidaian gaixo jartzen bazara edo istripu bat izaten baduzu, gastu medikuak, kirurgikoak, farmazeutikoak, ospitaleratzearenak eta lekualdatzearenak ordaintzen dizkizugu.

Laguntza asegurua bidaian

Bidaiako istripu-aseguruaren estaldurak

  • Gastu medikoak, kirurgikoak, farmazia eta ospitaleratze gastuak.
  • Zaurituak edo gaixoak edo aberriratze kasuetan osasun-garraioa. Ospitale-zentroraino anbulantzia, ebaluazio medikoa eta bizilekurako lekualdaketa hartzen ditu barnean.
  • Gainontzeko aseguratuen jatorrizko lekuraino aberriratze edo garraioa.
  • Garraio gastuak senide baten heriotzagatik bidaia eten behar bada.
  • Senide batentzako joan-etorriko bidaia aseguratua bost egun baino gehiago ospitaleratua dagoenean.
  • Ospitaleratze osteko eta medikuak agindutakoaren arabera hotel bateko egonaldiaren luzapen gastuak.
  • Hildakoen aberriratze edo garraioa.
  • Fidantza penalaren edota atzerrian legezko defentsaren gastuen aurrerapena.
  • Ekipaje eta norberaren gauzen bilaketa eta garraioa.
  • Mezuen transmisioa.
  • Sendagaien presazko bidalketa

Ohiko galderak

Funtsezkoa da aseguratuak Seguros Bilbaora eskatzen zaion dokumentazio egokia edo beste edozein txosten edo gehitu nahi den froga osagarri bidaltzea.

Bat badatoz, dagokion kalte-ordaina hurrengo bost egunen buruan ordainduko da.

Kausa bortitz batetik, ustekabe batetik, kanpoko batetik eta pertsonaren borondatearekin zerikusirik ez duen gauza batetik datorren eta bere ohiko bizilekura lekualdatzea eragozten dion gorputzeko lesioa da.

Bere aldetik, gaixotasun larria diagnostikatutako osasun arazo bat dagoenean eta mediku batek baieztatu duenean pertsonari ohean egotea do ospitaleratuta egotea derrigortzen duenean da. Gainera, edozein jarduera profesional edo pribatu egiten uztea dakar.

Kasu horretan, Bilbao Segurosek hau estaltzen du:

  • Anbulantziaren garraio gastuak ospitale-zentroraino edo larrialdi zentrorik hurbilenera arte.
  • Aurretiko kontrola aseguratua laguntzen duen medikuarekin kontaktuan egongo den talde medikuaren partetik.
  • Ospitalera edo bizilekura lekualdatze gastuak. Kasua oso larria bada hegazkin sanitario berezia erabiliko da, Europan edo Mediterraneoko herrialdeetan badago; eta linea erregularreko hegazkina edo beste baliabide azkarrago bat, pertsona munduko beste alderdi batean dagoenean.

Zergatik kontratatu Bidaietako istripu-asegurua?

Pertsonalizatutako arreta

Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.

Kalitatezko zerbitzu bat

Kalitatezko zerbitzua, arina eta azkarra, eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu zeuk gehien behar duzunean, euren espezialitateetan balorazio hoberena duten profesionalen eskutik.

Laguntza eta konfiantza

Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.