Musika-tresnen asegurua

Kontsumo-ekipoak

Musika-tresnen asegurua

Findu zure babesa

Zertan datza musika-tresnen gure asegurua?

Haize, hari edo perkusiokoak. Musika-tresnen gure aseguruarekin zure aisialdi-tresna babestuko duzu edozein gertaeraren aurrean: lapurreta, kalteak... Musika-tresna elektrikoak ere aseguratzen ditugu.

Aseguru honen abantailak

50 instrumentu baino gehiago

Musika-tresnen gure aseguruak berrogeita hamar objektu baino gehiago babesten ditu, zein da zurea? Txirula, tronpeta, gitarra, baxua, pianoa, biolina, harpa, organoa, akordeoia, tronpa, tronboia, harmonika, dunbala, gonga eta askoz gehiago.

Kalte materialak

Blindatu zure musika-tresna jasan dezakeen edozein kanpo-kalteren aurrean.

Lapurreta

Zure objektua oso baliotsua al da? Musika-tresnen gure aseguruarekin, aurrea hartuko diozu edozein lapurreta edo ebasketari.

Defentsa juridikoa

Zure alboan gaituzu zure musika-tresnaren erabileratik eratorritako arrazoiren bat dela eta zure interesak defendatzea behar baduzu.

Musika-tresnen aseguruaren estaldurak

Zure musika-tresnak istripuz sufri ditzakeen kalte materialak estaliko ditugu. Likidoek eragindako kalteak ere barne hartzen dira.

Maiz egiten diren galderak

Musika-tresna bat erosi duten pertsona orori bideratutako asegurua da hau, erabilera pertsonalarako, edozein kalteren aurrean babestu nahi denean.

Musika-tresnen gure aseguruak tresna hauek estaltzen ditu:

Haizea

  • Txirula
  • Tronpeta
  • Saxofoia
  • Klarinetea
  • Oboea
  • Fagota
  • Kontrafagota
  • Adar ingelesa
  • Tronpa
  • Tronboia
  • Tuba
  • Harmonika
  • Beste batzuk

Soka

  • Gitarra klasikoa
  • Pianoa
  • Klabezina
  • Biolina
  • Biola
  • Biolontxeloa
  • Baxua
  • Kontrabaxua
  • Harpa
  • Banjoa
  • Mandolina
  • Bandurria
  • Lautea
  • Balalaika
  • Organoa
  • Akordeoia
  • Beste batzuk

Perkusioa

  • Dunbala
  • Bongoak
  • Kabaza
  • Kutxa
  • Kriskitinak
  • Kutxa txinatarra
  • Karraka
  • Zintzarria
  • Klabeak
  • Congak
  • Gong
  • Güiroa
  • Marakak
  • Pandereta
  • Panderoa
  • Platerak
  • Triangeluak
  • Xilofonoa
  • Eltzagorra
  • Bateria
  • Beste batzuk

Elektrikoa

  • Gitarra elektrikoa
  • Baxu elektrikoa
  • Piano elektrikoa
  • Beste batzuk

Zergatik kontratatu kontsumo-ekipoen asegurua Seguros Bilbaorekin?

Zure asegurua kontratatzean Seguros Bilbaorekin, ehun urteko esperientzia baino gehiago duen aseguratzaile baten parte izango zara.

Etengabeko zerbitzua

Laguntzeko gaituzu urteko egun guztietan, 24 orduko arreta-zerbitzu telefonikoaren bidez.

Pertsonalizatutako arreta

Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.

Laguntza eta konfiantza

Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.