Lehen hilerokoa doan
Ez duzu ordainduko multzokatzen dituzun poliza guztien lehenengo hilerokoa.
Kontuak
Zure aseguruak multzokatu eta aurreztu
Kontu bakarra - Flexivida kontuak zure aurrezkien errentagarritasuna bermatzen du epe ertain edo luzera, hilero 50 euroko hasierako ekarpenetik aurrera zure beharretara egokitzen den ekarpen mota aukeratu ahal izanik. Gainera, aseguru guztiak taldekatzeko aukera ematen dizu, hilero errekargurik gabe ordaindu, eta lehenengo hilerokoa doan izan.
Multzokatu aseguruak eta ordain itzazu aldizka eta errekargurik gabe Kontu bakarrarekin, errentagarritasun gehigarria izango duzu.
Ez duzu ordainduko multzokatzen dituzun poliza guztien lehenengo hilerokoa.
Ordaindu zure aseguruak hilero lasai eta ordainketa handirik egin gabe.
Lotu Flexivida Premium kontuko hileko ekarpenak gure funtsetako batera, errentagarritasun handia lor dezakezularik epe ertain eta luzera. \n\nKontu Bakarrarekin atera etekina aparteko errentagarritasun garrantzitsuari bi poliza edo gehiago multzokatuz.
Handitu zure estaldura maila zure poliza osatuz heriotza eta ezintasun iraunkor absolutuko berme zabalarekin.
Egin erreskate partzialak edo aurrerakinak Kontu Bakarrean, 3 hilabete igaro ostean. Pilatutako funtsaren guztizkoa behar baduzu, erreskatatu ahal izango duzu zigorrik gabe, azkeneko ekarpena egin eta handik 9 hilabeteetara.
Zure eskura gaude erantzuna emateko edozein zalantzari gure etenik gabeko arreta-telefonoan, 946 42 12 41.
Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du, 1/6-k arrisku gutxien eta 6/6-k arrisku handiena dagoela adierazten dute.
Inbertitutako printzipalaren diru guztia edo zati bat aldez aurretik ordainduz, erreskatatuz edo itzuliz gero, komisioak edo zigorrak ordaindu beharko dira.
Atera etekina zure Kontu bakarra - Flexivida kontuaren zerga salbuespenari prestazioa jaso arte.
Zure Kontu bakarra - Flexivida kontuak sortutako etekinak sailkatu egiten dira kapital higigarriaren etekin gisa eta atxikipenera lotuta daude.
Aseguratuaren heriotzagatik onuradunari ordaindu beharreko prestazioak ondorengotza eta emate zergak ordainduko dituzte, bien ahaidetasun harremanen arabera bere zenbatekoa murriztuz.
Flexivida kontu bat baduzu, primak eguneroko errebalorizazio tasarekin edo gure funtsetako batekin lot ditzakezu; azken kasu horretan, errentagarritasun handia lortzen da epe ertain edo luzera. Aldizka ekarpenak eginez, inbertsio arriskua txikituko duzu, aldi batean baino gehiagotan erosiko baitira partaidetzak.
Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.
Finantza produktuetan profesionalak direnen eskutik aldiroko informazioa, baliagarria eta kalitatezkoa, zuri eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu.
Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.