
Bigarren iritzi medikoa
Seguros Bilbaoren kortesiazko zerbitzua
Jaso bigarren diagnostiko bat eta lortu lasaitasun handiagoa
Gaixotasun larri baten diagnostikoa da bizitzan izan dezakezun une gogorrenetako bat. Egoera zaila denez, informazio egokia jasotzeak segurtasuna ematen du. Hori dela eta, mediku profesionalen talde bat duzu eskura, zure kasua aztertzeko eta bere iritzia helarazteko. Horrez gain, tratamendu egokiena gomendatuko dizute.
Zer gaixotasun estaltzen ditugu?
Arteria koronarioaren kirurgia
Isuria, odoljarioa eta garuneko infartua
Minbizia
Giltzurrun-gutxiegitasuna
Sida
Gaixotasun immunologikoak
Organoen transplantea
Parkinsona
Alzheimerra
Ebakuntza kirurgikoak
Nola eskatu Bigarren iritzi medikoa
1
Jarri enpresarekin harremanetan 946 421 241 telefono-zenbakiaren bidez
2
Eman patologiari buruz eskuragarri dituzun miaketa kliniko eta proba guztiak Bigarren iritzi medikoa eskatzeko.