Lege-oharra

ERABILERAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA PRIBATUTASUN-POLITIKA

Enpresaren identifikazioa

Web-orri ofizial honetan dagoen informazioak erreferentzia egiten dio Bilbao, Compañía Anónima de Seguros y Reaseguros, Sociedad Unipersonal enpresari (aurrerantzean, Seguros Bilbao), IFZa A-48001648 duena. Bere egoitza Paseo del Puerto kalea 20, 48992 Neguri-Getxon (Bizkaia) du eta Bizkaiko Merkataritza-erregistroan inskribatuta dago: 267. liburukia, 150. folioa, BI-229. orria.

Webgunearen helburua

Webgune ofizial honetan agertzen diren orrien helburua da publikoari Seguros Bilbao-ri buruzko informazioa erraztea, baita eskaintzen dituen jarduerei eta zerbitzuei buruzkoa ere. Seguros Bilbao-k, edozein unetan eta aurretik jakinarazi gabe, bere webguneko informazioan edo konfigurazioan eta haren aurkezpenean aldaketak egiteko gaitasuna du.

Datu pertsonalen babesa

Datu pertsonalak babesteko araudiari buruzko informazioa webgune ofizial honetan argitaratuta da "Pribatutasun-politika" atal espezifikoan, Lege-oharra atalaren ondoan.

Webgunerako sarbidearen baldintzak eta erabilgarritasuna

Webgune honen eduki orokorretarako sarbidea doakoa da erabiltzaile guztientzat, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik harpidetu edo erregistratzea. Zerbitzua eskuragarri dago eguneko 24 orduak eta urteko 365 egunak, sistema mantentzeko eta hobetzeko eskatutako etenaldiak salbu.

Aurretik adierazitakoari kalterik egin gabe, "Mugatutako sarbidea" duten atalen operatiboa baldintza partikular propioen menpe dago; kasuen arabera, baldintza orokor hauek osatu edota aldatzen dituzte. Baldintza partikular horiek zerbitzu bakoitzerako kontratuan agertzen dira, eta bezeroari ematen zaizkio aktibatu baino lehen. Erabiltzaileak hirugarren enpresen webguneetara zuzentzen duten estekak (linkak) sakatzean, Seguros Bilbao-n nabigatzeari uzten diola onartzen du. Horrela, erabiltzaileak Seguros Bilbao libratzen du hirugarren enpresekin egiten diren kontratazioetatik edo haiek emandako informaziotik eratorritako erantzukizun, kalte edo galeretatik. Erabiltzaileak Seguros Bilbao-n nabigatzeari uzten dio lotutako webgunean Seguros Bilbao-ren marka agertzen ez denean eta helbide edo domeinuaren izenak Seguros Bilbao izena hartzen ez dutenean.

Erantzukizunetatik libratzea

Webgune ofizial honetan nabigatuz gero, erabiltzaileak Seguros Bilbao libratzen du kasu hauetan:

  1. Erabilera okerrarengatik: Web-orri honetan sartzean, onartu egiten duzu Seguros Bilbao ez dela izango erantzulea bertan dagoen informazioaren erabilera okerretik eratorritako ondorio, kalte edo galerengatik, ezta web-orri honen konexioen bidez Interneten dauden beste gai batzuetarako sarbide okerrengatik ere.
  2. Hirugarrenen edukiengatik: Webguneak World Wide Web-en beste orri batzuetan hipertestu-estekak izan ditzake, web-orri ofizial honetatik guztiz independenteak direnak. Seguros Bilbao-k ez du inolaz ere bermatuko hirugarrenen hipertestu-esteka horien zehaztasun eza edo egiazkotasunaren eskasia edo gabezia, ezta haien erantzule izango ere, izan pertsona edo entitate fisiko nahiz juridikoak edo izaera juridiko propioarekin edo gabe.
  3. Besteren akats teknologikoengatik edo propioengatik: Seguros Bilbao ez da hauez arduratuko: (i) interferentzia, ez-egite, etenaldi, birus informatiko, matxura telefoniko edo aukeratutako sistemaren funtzionamendu operatiboaren deskonexioetatik (sare telefonikoa, Internet, etab.), eratorri daitezkeen kalte eta min posibleak, Seguros Bilbao-k eragin ez dituen beste arrazoi batzuengatik, (ii) linea telefonikoen urritasunak edo gainkargak edo enpresaren datuen Prozesu Zentroen gainkarga, Interneten sisteman edo beste sistema elektroniko batzuetan eragindako sistemaren erabileran atzerakuntza edo blokeoak, eta baita (iii) Seguros Bilbao-ren kontroletik at dauden hirugarren pertsonek aukeratutako legez kontrako sistemaren erdian eragin ditzaketen kalteak ere. Era berean, libratu egiten da Seguros Bilbao erabiltzaileak jasan dezakeen edozein kaltetik Seguros Bilbao-k berak emandako informazioan egon daitezkeen akats, errore edo omisioen aurrean, baldin eta Seguros Bilbao-ren errua ez bada.

Jabetza intelektuala

Webgune honetako materialaren copyrighta Seguros Bilbao-ren jabetza da, kontratu hau sinatuta daukaten enpresa kolaboratzaileei dagokienak izan ezik. Web-orri honetarako eduki orokorretarako doako sarbideak ez dakartza bere erreprodukziorako edota banaketarako beste eskubide edo lizentzia, Seguros Bilbao-ren beren-beregiko baimenik gabe. Markak, logotipoak, diseinuak, irudiak, mapak, bannerrak, edukiak, softwarea eta bere iturburu-kode desberdinak eta objektua eta webgune honen gainerako elementu integratzaileak jabetza industrial eta intelektual legeek eta nazioarteko hitzarmenek babesten dituzte. Baimendu gabeko kode-iturriaren, barneratutako algoritmoen edo datu-baseen erreprodukzioa, banaketa, manipulazioa edo desmuntaketa, totala edo partziala bada ere, zibilak zein penalak izanez penalizazio larriak ekarriko ditu eta zuzenbidean dagokion jarduera judizialen helburu izango da. Webgune honetan agertzen diren Seguros Bilbao-rekin lankidetzan jarduten diren enpresa edo entitateen diseinu eta grafikoen kasuan, baldintza eta babes berak aplikatuko dira, enpresa edo entitate horien beren-beregiko eta idatzizko baimena izan ezean.

Lssice: Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen Legea

Seguros Bilbao, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legetik eratorritako betebeharrak betetzea agintzen du. Aipatutako legearen 10. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Seguros Bilbao-ren identifikazio-datuak zerrendatzen dira Lege-ohar honen lehen atalean, "Enpresaren identifikazioa" paragrafoan.

www.segurosbilbao.com domeinu-izenari dagokionez, Bizkaiko Merkataritza Erregistroan erregistratu da Sozietate orrian. Seguros Bilbao-rekin harremanetan jartzeko, webguneak harremanetarako kanalak eskaintzen dizkizu. 

Hornitzaileen batez besteko ordainketa-epea

Operazio komertzialetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen diren abenduraren 29ko, 3/2004 Legea aldatuz, uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 3. Xedapen Gehigarrian aurreikusitakoaren arabera, Sozietateak 9,43 eguneko batez besteko epea du bere hornitzaileei ordaintzeko, hau da, legezko gehiengo ordainketa epea baino gutxiago.

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Baldintza orokorren existentzia, sarbide, erabilera edo edukitik eratorritako edozein auzirako, bai erabiltzailea zein Seguros Bilbao, dagokien beste edozein foruri beren-beregi uko eginez, Getxoko epaitegi eta epaimahaien jurisdikzio eta eskumen esklusiboaren esanetara egongo dira.