Patinete elektrikoaren asegurua

Mugikortasun pertsonala

Patinete elektrikorako asegurua

Lasaitasuna gurpilen gainean

Zertan datza patinete elektrikoaren gure asegurua?

Patinete elektrikorako asegurua harekin bidaiatzen duzunean zu eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailua babesteko pentsatuta dago. Batetik, zure patineteak jasan ditzakeen kalte materialak estaltzen ditu, eta bestetik, lasaitasun ekonomikoa ematen dizu gastu mediko posibleen, edo hirugarrenei nahi gabe egindako kalteen aurrean. Orain askatasunez eta babestuta bidaia dezakezu hirian!

Aseguru honen abantailak

Hiru aseguru batean

Babes hirukoitza eskaintzen dizugu: zure patinete elektrikoaren kalteen aurrean, istripu batean izan ditzakezun kalte pertsonalak eta hirugarrenei nahi gabe eragiten dizkiezunak.

Erantzukizun zibila

Patinete elektrikorako gure aseguruarekin estaldura izango duzu beste pertsona batzuei nahi gabe eragin diezazkiekezun kalte material eta pertsonalen aurrean.

Abokatu bat zure eskura

Abokatu bat eskura jarriko dizugu, patinete elektrikoaren erabiltzaile gisa dituzun eskubideen inguruan behar dituzu telefono bidezko kontsultak egin ditzazun. Eta behar izanez gero, epaiketa batean ere defendatuko zaitugu.

Patinete elektrikorako aseguruaren estaldurak

Istripu baten ondorioz zure patinete elektrikoak sufri ditzakeen kalteak estaliko ditugu.

Maiz egiten diren galderak

Bai, ibilgailu elektriko mota desberdinetara moldatutako aseguru hauek ditugu:

  • Hoverboarderako asegurua
  • Monoziklo elektrikorako asegurua
  • Segwayrako asegurua
  • Bizikleta elektrikorako asegurua
  • Triziklo elektrikorako asegurua
  • Gurpil-aulki elektrikorako asegurua
  • Monopatin elektrikorako asegurua

Kontsulta diezagukezu beste ibilgailu elektriko bat aseguratu nahi baduzu.

Bai, elektrikoak ez diren patineteetarako, bizikletetarako eta monopatinetarako ere aseguruak ditugu. Eska iezaguzu informazioa, eta zure erabilera-ohituren arabera konfiguratuko dugu.

Gaur egun, ez da derrigorrezkoa patinete elektrikoak aseguratuta izatea, araudiak ez baititu ibilgailu motorduntzat hartzen. Hala ere, Europako herrialde batzuk hori eskatzen hasiak dira zirkulatzeko, eta bide-segurtasunaz arduratzen diren agente batzuek Espainiak gauza bera egin dezala eskatzen dute. Nolanahi ere, aseguru bat izatea gomendatzen da norberaren mugikortasuneko erabileran ustekabeei aurre egiteko.

Kontuan izan behar da patineteentzako asegurua nahitaezkoa dela alokairuko ibilgailuen kasuan eta, beraz, bere flotan patinete elektrikoak dituzten enpresek horrelako asegurua behar dute operatzeko.

Bai, jabetzan diren patinete elektriko bat eta bizikleta bat aldi berean aseguratu daitezke. Mugikortasun pertsonaleko bi aseguruak batera izan daitezke, aseguratuak polizaren priman igoerarik izan gabe.

Zergatik kontratatu patinete elektrikoaren aseguru bat Seguros Bilbaorekin?

Arreta pertsonalizatua

Etengabeko informazioa

Laguntza eta konfiantza