Dendetarako merkataritza-asegurua

Autonomoentzako aseguruak

Merkataritza, kultura eta aisiarako erantzukizun zibileko asegurua

Zure negozioa beti abian

Zertan datza merkataritza, kultura eta aisiarako erantzukizun zibileko asegurua?

Merkataritza, kultura eta aisiarako erantzukizun zibileko asegurua zure negozioari eragin liezaiokeen edozein ezustekori aurre egiteko diseinatuta dago. Horrela, jarduerarekin jarrai dezakezu, inolako kezka gehigarririk gabe.

Aseguru honen abantailak

Neurrira

Negozio guztiak berdinak ez direlako, zurea hobeto babesteko estaldurak aukera ditzakezu.

Arreta eta konponketa

Zure eskura jartzen dugu profesionalen talde bat autonomoentzako saltoki-aseguruarekin laguntzeko ezusteko arazoak egotekotan bizkor konpontzeko.

Laguntza

Zure negoziorako baliagarriak izan daitezkeen zerbitzuak eskaintzen dizkizugu: telefono bidezko laguntza juridikoa, kalteen erreklamazioa, laneko gatazken defentsa...

Lanaldi osoa

Zure negoziorako estalduren eskaintza osotua bermatzen dugu, sor daitekeen edozein ezusteko konpontzeko.

Dendetarako merkataritza-asegurua

Aseguruaren estaldurak

Sute, leherketa edo tximista kasuan, babestu egiten zaitugu zure negozioak edo ondasunek kalte materialak jasaten badituzte, bestelako eraginek sortutakoak barne, hala nola kea, baporeak edo antzekoak. 

Horrez gain, beste estaldura batzuk kontrata daitezke. Haien bidez, sute, leherketa edo tximista kasuan, salbamendu, suhiltzaile eta hondakinak kentzearen gastuak ordaintzen ditugu. 

Ohiko galderak

Merkataritza, kultura eta aisiarako erantzukizun zibileko asegurua negozio bat duten autonomoentzat da, bai jabe direnentzat, bai errentan dutenentzat, eta jarduera babestea du helburua, baita jarduera hori garatzen den lokalaren integritatea ere. 

Salmentan eta bidalketan diharduten establezimendu guztientzat da merkataritza, kultura eta aisiarako erantzukizun zibileko asegurua, eta erraz egokitzen da bezero bakoitzaren behar espezifikoetara.  

Zergatik kontratatu autonomoentzako erantzukizun zibileko asegurua Seguros Bilbao enpresarekin?

Seguros Bilbaon ehun urte baino gehiago daramatzagu zurea bezalako enpresak zaintzen, haien ondarea kudeatzen eta horiek babesten ezusteko txiki eta handien aurrean.

Pertsonalizatutako arreta

Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.

Etengabeko informazioa

Hitzematen dizugu aldizkako informazioa eskaintzeko, erabilgarria eta kalitatezkoa, espezialistak diren profesionalen eskutik.

Laguntza eta konfiantza

Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.