Lasaitasun ekonomikoa
Zure ondarea babesten dugu, salgaiak hondatu direla-eta hirugarrenek egiten dituzten erreklamazioei aurre egin behar izanez gero.
Negozio aseguruak
Zure salgaia zama izan ez dadin
Garraiolari autonomoarentzat funtsezkoa da garraiatzen duen salgaia zaintzea. Garraiolarientzako erantzukizun zibileko aseguruak ahalbidetu egiten du hori babestea galtze edo kalteen kasuan errepide bidezko bere garraioan, kargatzetik horren entrega egiten den unera arte.
Zure ondarea babesten dugu, salgaiak hondatu direla-eta hirugarrenek egiten dituzten erreklamazioei aurre egin behar izanez gero.
Lurralde nazionalean edo CMR hitzarmeneko kide diren beste 54 herrialdetan (alegia, Europar Batasuneko guztiak eta Afrikako eta Asiako batzuk) zamari gertatzen zaion edozein gorabehera estaltzen dugu.
Zure salgaiak babesten ditugu, ibilgailuan sartzen duzunetik hartzaileair entregatzen diozun arte.
Autonomo gisa zure lana ezerk oztopatuko ez duela bermatzen dugu, eta gehigarri bat ematen dizugu gidabaimena kentzeagatiko poliza osatzeko.
Garraiolariaren jardueraren ondoriozko kontratuzko erantzukizun zibila estaltzen dugu.
Garraiatzearen ondoriozko aseguratutako merkantziaren suntsidura, kalte materialak eta desagerpena ordaintzen dizkizugu.
Nazioarteko hitzarmen honek Salgaien Nazioarteko Errepide Garraioaren Kontratua arautzen du, eta 55 herrialde ditu atxikita.
Garraiolarientzako gizarte erantzukizuneko aseguruak lurralde nazionalean estaltzen zaitu, baita CMR hitzarmena sinatu zuten herrialde kideetan ere; besteak beste, hauetan: Austria, Bielorrusia, Belgika, Bosnia-Herzegovina, Bulgaria, Kroazia, Zipre, Txekiar Errepublika, Danimarka, Estonia, Finlandia, Frantzia, Georgia, Alemania, Grezia, Hungaria, Iran, Irlanda, Italia, Kazahstan, Kirgizistan, Lituania, Letonia, Luxenburgo, Mongolia, Maroko, Herbehereak, Norvegia, Polonia, Portugal, Moldavia, Errumania, Errusia, Serbia eta Montenegro, Eslovakia, Eslovenia, Suedia, Suitza, Tajikistan, Mazedonia, Tunisia, Turkia, Turkmenistan, Erresuma Batua eta Uzbekistan.
Lurretik garraiatutako salgaia estaltzen du aseguruak.
Órbitaren bidez, Seguros Bilbaon espezialistak gara autonomoak babesten neurrirako produktuekin haien beharrak bermatzeko eta haien jarduera garatzea ahalbidetzeko lasaitasun osoarekin.
Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.
Hitzematen dizugu aldizkako informazioa eskaintzeko, erabilgarria eta kalitatezkoa, autonomoentzako aseguruetan espezialistak diren profesionalen eskutik.
Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.