Neurrira
Jarduera guztiak berdinak ez direnez, gure autonomoentzako berezia den erantzunkizun zibileko aseguruak zure jarduerara hobeto egokitzen diren estaldurak hautatzeko aukera ematen dizu.
Negozio aseguruak
Eraiki zure lasaitasunerako oinarriak
Erantzunkizun zibileko aseguruaren helburua autonomoaren ondarea babestea da bere lana burutzean hirugarrenei eragin ahal dien kalteen aurrean. Guztiok okertu ahal gara; horregatik, funtsezkoa da gure jarduera ezerk gelditzen ez duen beharrezko laguntza izatea.
Jarduera guztiak berdinak ez direnez, gure autonomoentzako berezia den erantzunkizun zibileko aseguruak zure jarduerara hobeto egokitzen diren estaldurak hautatzeko aukera ematen dizu.
Zure segurtasuna bermatzeko estaldura eta kapitalen eskaintza oso bat bermatzen dugu.
Gure Autonomoentzako erantzunkizun zibileko aseguruarekin primaren ordainketa zatikatzeko aukera eskaintzen dizugu: sei hilekoa, hiru hilekoa eta baita hilekoa ere.
Kontratutik kanpoko erantzunkizun zibila estaltzen dugu, hirugarrenei ustekabean eragindako kalte pertsonal, material edo ekonomikoengatik. Jardueraren beharren arabera, hau hartzen du barne:
Aseguratuaren lokalaren instalazioetatik ustekabeko ur isurpenen ondorioz hirugarrenei eragindako kalte-galerak estaltzen ditu.
Hirugarrenen bulegoetan ezarpen-, muntatze-, instalazio-, berrikusketa- edo mantentze-lanak egitean eragindako kalteak estaltzen ditu.
Autoaren zirkulazioaren erantzunkizun zibileko estaldura boluntarioa handitu.
Autonomoentzako erantzunkizun zibileko aseguruarekin soplete, erradial eta endaitz termikoak bezalako erremintak erabiltzeagatik egon daitekeen sute-arriskutik ondorioztatutako kalteen aurrean babestuta egongo zara.
Lanak burutzerakoan hirugarrenen lurrazpiko edo aireko instalazioei eragindako kalte zuzenak estaltzen ditu.
Gure aseguruak lanak burutzen ari diren obren eraikin, sabai, zoru edota horma mugakideen egituraren egonkortasunean eragina izan dezaten kalteak estaltzen ditu.
Autonomoentzako EZ arduratzen da langileek lan-istripu batean sortutako kalteengatik aurkezten dituzten erreklamazioez ere.
Produktuak entregatu ondoren eragindako kalteak estaltzen ditugu, bai eta entregaren ondorengo emandako lanengatik ondoriztatu ahal direnak ere.
Kontratuz kanpoko erantzunkizun zibila bermatzen dugu jarduera burutzean nahi gabe hirugarrenei eragindako kalte pertsonal, material edo ekonomikoen ondorio gisa. Gainera, autonomoentzako erantzunkizun zibileko aseguruak hau ere hartzen du barne:
Bere boterean dauden espediente eta dokumentuek jasan dezaketen kalte materialen erantzunkizun zibila estaltzen du.
Autonomoentzako erantzunkizun zibileko asegurua bere kontura lan egiten duten profesionalentzat pentsatua dago, hirugarrenen erreklamazio posibleen aurrean bere jarduera babestu nahi duten bai eraikuntzaren munduko autonomoentzat (igeltseroak, elektrikariak, zurginak...) zein jaduera soziosanitariokoak (fisioterapeutak, masajistak, logopedak, gizarte-laguntzaileak, albaitariak...).
Kalte pertsonalen kasuan ez dago frankiziarik. Kalte materialak dauden ezbeharretan 300 edo 600 euroko frankizien artean aukera daiteke.
Bai, fisioterapeuten jarduera estalita dago bai kontsultan zein etxez etxeko lanetan, betiere ezbeharra estalita badago eta profesionalak dagokion titulazioa badu.
Órbitaren bidez, Seguros Bilbaon espezialistak gara autonomoak babesten neurrirako produktuekin haien beharrak bermatzeko eta haien jarduera garatzea ahalbidetzeko lasaitasun osoarekin.
Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.
Hitzematen dizugu aldizkako informazioa eskaintzeko, erabilgarria eta kalitatezkoa, autonomoentzako aseguruetan espezialistak diren profesionalen eskutik.
Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.