IT plus osasun-asegurua

Autonomoentzako osasun-aseguruak

ABE

Etengabeko diru-sarrerak, baita bajan ere

Zertan datza autonomoentzako aldi baterako ezintasun-asegurua?

Aldi baterako ezintasun-aseguruak gaixotasun edo istripu baten ondoriozko diru-sarreren galera gertatzekotan babesten zaitu. Kalte-ordainen sistema misto bat eskaintzen dizun poliza bakarra da, kalte-ordainen abantailak benetako baja gertatzekotan kalte-ordain handienarekin osatuz.

Aseguru honen abantailak

Zure diru-sarreren maila mantenduko dugu

Babestuta egongo zara istripu, gaixotasun edota amatasun kasuan berehalako kalte-ordain bat kobratuz kontratatutako baremo baten arabera. Nahikoa duzu horretarako mediku txosten xehatua aurkeztearekin, ez duzu osatu arte itxaron beharrik. Ez duzu Gizarte Segurantzan bajan egon beharrik.

Laneko baja

Laneko baja eskatu baduzu, eta egun gehiago ematen badituzu bajan baremoan kalte-ordainak ordaintzen direnak baino, aurreko kalte-ordaina osatuko dugu, kontratatutako kapitalaren % 50ean ordainduz egunen arteko diferentzia.

Zure susperraldia zaintzen dugu

Errehabilitaziorako eta fisioterapiarako aukerazko bermeari esker, zeinak zeuk hautatzen duzun zentro batera joatea ahalbidetzen baitizu osatzen laguntzeko, diruz laguntzen dizugularik horretarako.

Órbita Salud Txartela

Órbita Osasuna Txartela

Sar zaitez gure mediku-zerrendan eta aukeratu 12.000 espezialista pribatu baino gehiagoren artean prezio esklusiboetan.

Bilatu nire medikua

IT plus aseguruaren estaldurak

  • Barematutako kalte-ordaina aldi baterako ezintasunagatik.
  • Onuradunak gehitzeko aukera ematen duen Osasun Txartela.

Ohiko galderak

Laneko baja dela-eta diru-sarrera txikiagoak dituen eta, horrez gainera, beretzat eta bere familiarentzat gure osasun-planen abantaila eta deskontuak izan nahi dituen langile orori. Ezinbesteko asegurua da autonomoarentzat. 

  1. Berehalako kalte-ordaina medikuaren txostena ekarriz gero, kalte-ordaina jaso ahal izateko lanean bajan egon beharrik gabe eta sendatu arte itxaron beharrik gabe. 
  2. Subsidio misto bat izateko aukera, lanean bajan egonik eta baremoko kalte-ordainaren egunak gaindituz gero kontratatutako kapitalaren %50 ordaintzen dizuna egun horien aldeagatik. 
  3. Osasunarekin eta ongizatearekin lotutako hamaika zerbitzu (horietako zenbait doakoak) eta abantail eskaintzen dituen txartel bat ere sartzen da. 
  4. Autonomoentzako ordainketen babesa. 

Gaixotasunek eta gaitzek kalte-ordaina jasotzeko egun jakin batzuk dituzte. Beraz, baremoan adierazitako egun horiei kontratatu den kapitala aplikatuz aterako da kalte-ordaina.

Baremoan deskribatzen ez diren gaixotasun eta gaitzak bertan adierazitakoekin parekatuko dira.

Kalte-ordain sistema misto bat da, eta baremoaren araberako kalte-ordainaren abantailak kalte-ordain handienarekin osatzeko aukera ematen du benetako baja gertatuz gero.

Egun gehiago eman badira laneko bajan, baremoan kalte-ordainak ordaintzen direnak baino, kontratatutako kapitalaren % 50ean ordainduko da egunen arteko diferentzia, kontratuan xedatutako baldintzen arabera.

Gaixotasunak edo gaitzak kalte-ordainerako 0 egun baditu markatuta baremoan, subsidio mistoaren bitartez, laneko baja ondoz ondoko lau egunetik gorakoa bada, kontratatutako kapitalaren % 50ean ordainduko dira laneko bajaren benetako egunak, kontratuan xedatutako baldintzen arabera.

Zergatik kontratatu IT Órbita asegurua Seguros Bilbao-rekin?

Arreta pertsonalizatua

Zentro medikorik aurreratuenak

Profesional onenak