Berehalako kobratzea
Jaso berehalako kalte-ordaina osasun-txostenak emanez, laneko bajan egon behar gabe ezta sendatzera espero izan behar gabe.
Osasuntsu bizi
Gure autonomoentzako osasun-aseguruarekin gaixotasun edo istripu batengatik ondorioztatutako diru-sarreren galeraren aurrean babesten zaitugu. Kalte-ordainen sistema misto bat eskaintzen dizun poliza bakarra jartzen dugu zure eskura, eredu honen abantailak benetako baja gertatzekotan konpentsazio handiago batekin betez. \n\nGainera, gure Más salud aseguruak zure osasun eta ongizatearekin lotutako hainbat berme eskaintzen dizkizu, kirurgia, diagnostiko eta tratamendu berezien kasuan zeure burua estaliz osasun publiko zein pribatuan.
Autonomoentzako gure osasun asegurua kontratatuz gero, abantaila hauek dituzu, beste batzuren artean: kalte-ordainaren berehalako ordainketa, subsidio misto baterako aukera, eta askotariko zerbitzuak dituen txartel bat.
Jaso berehalako kalte-ordaina osasun-txostenak emanez, laneko bajan egon behar gabe ezta sendatzera espero izan behar gabe.
Gure Aldi baterako ezintasun produktuan, subsidio mistoari onura atera ahal diozu, %50erako kalte-ordaina kobratzen jarraitzeko aukera ematen dizuna zure laneko bajak baremoaren indemnizatutako egunak gainditzen dituen kasuan.
Gure autonomoentzako osasun-aseguruari esker, zu zein gainerako onuradunek izango duzue txartel bat osasun eta ongizatearekin erlazionatutako zerbitzu eta onura zenbatezinekin, bai eta doako hainbat zerbitzu ere.
Zure gastu sanitarioei aurre egiteko laguntza ekonomiko batzuk ematen dizkizuten dirua itzultzeko hainbat estaldura dituzu aukeran, nahi duzun zentro medikoa aukeratzeko abantailarekin.
Profesional autonomoei eskaintzen dizkiegun osasun-aseguru mota ezberdinak aurkezten dizkizugu.
Autonomoentzako osasun-aseguru honi esker, kalte-ordain ekonomiko bat jasoko duzu aldi baterako ezintasunagatik. Gainera, Osasun-Txartel bat izango duzu mediku pribatu espezialisten koadro zabal baterako sarbidearekin, onuradun gehigarriak sartu ahal izanez. \n\nBeste estaldura batzuetaz ere gozatu ahal izango duzu, kalte-ordain gehigarria bezala bajan egotekotan, odontologia-kliniken sarea, zure aseguruaren hileko ordainketaren babesa, bigarren diagnostiko bat edo doako hainbat zerbitzu, hala nola urteko kontsulta edo azterketak espezialista ezberdinetan.
Órbita más salud aseguruarekin ebakuntza kirurgikoren bat egotekotan babesten zaitugu, baremo batekin indemnizatuz, egin behar dizuten kirurgia motaren arabera. Ospitaleratua izan behar bazara ere babesten zaitugu, kausa edzein delarik ere, eguneroko kalte-ordain ekonomikoa bermatuz. Gainera, gure autonomoentzako osasun-aseguruarekin laguntza ekonomiko batzuekin bete dezakezu zure asegurua, errehabilitazioa, ginekologia edo pediatria bezalako espezialitateetako gastu sanitarioei aurre egiteko. \n\nDauden abantaila askoren artean, osasun-txartel bat izango duzu zerbitzuekin eta abantaila esklusiboekin zuretzat eta aukeratzen dituzun onuradunentzat, bai eta %25 eta %50eko arteko deskontuak gure koadro-medikoko profesional guztietan, estaldurarekin lehen egunetik eta gabealdirik gabe.
Gure autonomoentzako istripuen aseguruak gaixotasun edo istripuaren aurrean estaltzen zaitu, bai zure jarduera profesionalean zein zure bizitza pribatuan, zu edo zure onuradunei indemnizatuz baliaezintasuna, heriotza edo ospitaleratzea gertatzekotan. \n\nModu osagarrian, 2000 dentista baino gehiagorako sarbidea ematen dizu hitzartutako prezioekin. Telefono bidezko orientazio medikoko zerbitzua ere eskaintzen dizu, eta diagnostikatutako gaixotasun baten aurrean bigarren diagnostiko bat jasotzeko aukera.
Aseguru mota hauek autonomo profesionalek istripuren batengatik, gaixotasunagatik, kirurgiagatik edo ospitalizazioagatik pairatzen duten diru-sarreren txikitzea leuntzen dute, gainera, doako zerbitzu batzuk edo deskontuak eskaintzen dituzte.
Polizaren estaldura nazioartekoa da, baldin eta zure ohiko bizilekua Espainian badago.
Talde mediko bat duzu zure eskura eguneko 24 orduetan, Seguros Bilbao-ren aplikaziotik ere atzi dezakezuna bideodei zerbitzu baten bitartez.
Seguros Bilbaon 100 urte baino gehiago daramatzagu zu bezalakoak zaintzen, euren ondarean kudeatzen eta ustekabe txiki eta handien aurrean babesa ematen.
Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta. \n
Osasun aseguruetan profesionalak direnen eskutik aldiroko informazioa, baliagarria eta kalitatezkoa, zuri eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu. \n
Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea. \n