Órbita Más Salud asegurua

Autonomoentzako osasun-aseguruak

Más salud

Esku onetan egotearen lasaitasuna

Zertan datza autonomoentzako Más Salud asegurua?

Más Salud osasun eta ongizatearekin lotutako berme ezberdinak eskaintzen dizkizun autonomoentzako asegurua da, kirurgia, diagnostiko eta tratamendu berezien aurrean zeure burua estalduz osasun publiko zein pribatuan.

Aseguru honen abantailak

Berehalako kalte-ordaina

Eskubide duzun kalte-ordaina jasoko duzu, lesioak edo gaixotasuna sendatu arte itxaron beharrik gabe. Nahikoa da medikuaren txostena aurkeztea, bertan zehaztuta dagoela zer diagnostiko eta tratamendu jaso den.

Nazioartekoa

Polizaren estaldura nazioartekoa da, baldin eta zure ohiko bizilekua Espainian badago.

Órbita Salud Txartela

Órbita Osasuna Txartela

Sar zaitez gure mediku-zerrendan eta aukeratu 12.000 espezialista pribatu baino gehiagoren artean prezio esklusiboetan.

Bilatu nire medikua

Más Salud estaldurak

Kalteak ordaintzen dizkizugu baremo baten arabera, honako hauetan: 

  • Diagnostiko-prozedurak: kolonoskopia, endoskopia, OTA, erresonantzia magnetikoa, etab. 
  • Tratamendu bereziak eta artroskopia bidezkoak: akupuntura, dialisia, erradioterapia, foniatria, etab. 
  • Biopsiak, erredurak, josturak, eskaiola, etab. 
  • Ebakuntza kirurgikoen ondoriozko farmazia-gastuetarako diru-laguntza. 

Ohiko galderak

Interbentzio mediko edo kirurgikoen, ospitalizazioaren, etab.-en bitartez medikuntza pribatura sartzea, hainbat gastu mediko konpentsatzea eta aldi baterako bajen indemnizazioak osatzeko aukera ematen duen produktuan interesatuta dagoen edozeini. Guzti hori nahi den zentrorako sarbidea izanik, bai osasun publiko edo pribatuan. 

  1. Berehalako kalte-ordaina medikuaren txostena ekarriz gero, kalte-ordaina jaso ahal izateko sendatu arte itxaron beharrik gabe.
  2. Askotariko diru-itzultze estalduren artean hautatzeko aukera; haien bitartez, osasun-gastuei aurre egiteko diru-laguntza sorta bat eskuratu daiteke, norberak nahi duen zentro medikoa aukeratzeko abantaila ere izanik.
  3. Osasunarekin eta ongizatearekin lotutako hamaika zerbitzu (horietako zenbait doakoak) eta abantail eskaintzen dituen txartel bat ere sartzen da.

Interbentzio mediko, kirurgiko eta bermatutako diagnostiko prozedurek eta tratamendu bereziek baremoan kalte-ordainen ehuneko bat dute esleituta. Hortaz, kalte-ordaina baremo horretan esleitutako ehuneko horri kontratatutako kapitala aplikatzetik lortuko da. Modu gehigarrian, indemnizatutako zenbatekoaren %15eko prestazio gehigarria bermatuko da "interbentzio kirurgikoen ondoren behar diren gastu farmazeutikoentzako laguntza ekonomiko" gisa. 

Asegurudunak, edozein dela ere kausa, ospitalean ematen duen egun bakoitzeko kalte-ordainak jasotzeko kapital bat da. ZIUn edo miokardio-infartu baten edo minbiziaren ondorioz egon bada, kalte-ordaina bikoiztuko da. Etxeko ospitaleratzea ere barne hartzen du, ebakuntza kirurgikoa izan eta gaurik ematen ez denean (kasu horretarako kontratatutako kapitalaren %50). Barne hartzen du etxean emandako susperraldia, halakoetan kapital bat ordainduko delarik egunero, ospitaleratzearen oinarrizko prestazioaren erdia hain zuzen, eta ospitalean emandako aldi beragatik.  

Zergatik kontratatu osasun-asegurua Seguros Bilbao-rekin?

Arreta pertsonalizatua

Zentro medikorik aurreratuenak

Profesional onenak