IT plus osasun-asegurua

IT plus osasun-asegurua

Diru-sarrera etengabeak bajan bazaude ere

Zer da IT plus asegurua?

Órbita IT Plusek babesa ematen dizu gaixotasun edo istripuen ondorioz diru-sarrerak galduz gero; kalte-ordainerako sistema misto bat eskaintzen dizun poliza bakarra da, eta, benetako baja gertatzekotan, kalte-ordain handienarekin osatzen ditu kalte-ordainaren abantailak.

IT plus aseguruaren onurak

Zure diru-sarreren maila mantenduko dugu

Istripu, gaixotasun eta/edo amatasun kasuan babestuta egongo zara, berehalako kalte-ordaina kobratuz, medikuaren txosten xehea aurkeztuta soilik. Ez duzu Gizarte Segurantzan bajan egon beharrik.

Laneko baja

Laneko baja eskatu baduzu, eta egun gehiago ematen badituzu bajan baremoan kalte-ordainak ordaintzen direnak baino, aurreko kalte-ordaina osatuko dugu, kontratatutako kapitalaren % 50ean ordainduz egunen arteko diferentzia.

Zure susperraldia zaintzen dugu

Errehabilitaziorako eta fisioterapiarako laguntzaren aukerako bermearen bitartez, zuk aukeratutako zentrora joan ahal izango zara.

IT plus asegurua

IT plus aseguruaren estaldurak

  • Barematutako kalte-ordaina aldi baterako ezintasunagatik.
  • Onuradunak gehitzeko aukera ematen duen Osasun Txartela.

Ohiko galderak

Laneko baja dela-eta diru-sarrera txikiagoak dituen eta, horrez gainera, beretzat eta bere familiarentzat gure osasun-planen abantaila eta deskontuak izan nahi dituen langile orori.

  1. Berehalako kalte-ordaina medikuaren txostena ekarriz gero, kalte-ordaina jaso ahal izateko lanean bajan egon beharrik gabe eta sendatu arte itxaron beharrik gabe.
  2. Subsidio mistorako aukera; horren bitartez, laneko bajan egonez gero, egun gehiago ematen badira bajan, baremoan kalte-ordainak ordaintzen direnak baino, kontratatutako kapitalaren % 50ean ordainduko da egunen arteko diferentzia.
  3. Barne hartzen du osasunarekin eta ongizatearekin lotutako konta ezin ahala zerbitzu eta abantaila dituen txartel bat (baita hainbat doako zerbitzu ere).

Gaixotasunek eta gaitzek kalte-ordainerako egun zehatz batzuk dituzte esleituta. Beraz, baremoan adierazitako egun horiei kontratatu den kapitala aplikatuz aterako da kalte-ordaina.

Baremoan deskribatzen ez diren gaixotasun eta gaitzak bertan adierazitakoekin parekatuko dira.

Kalte-ordain sistema misto bat da, eta baremoaren araberako kalte-ordainaren abantailak kalte-ordain handienarekin osatzeko aukera ematen du benetako baja gertatuz gero.

Egun gehiago eman badira laneko bajan, baremoan kalte-ordainak ordaintzen direnak baino, kontratatutako kapitalaren % 50ean ordainduko da egunen arteko diferentzia, kontratuan xedatutako baldintzen arabera.

Gaixotasunak edo gaitzak kalte-ordainerako 0 egun baditu markatuta baremoan, subsidio mistoaren bitartez, laneko baja ondoz ondoko lau egunetik gorakoa bada, kontratatutako kapitalaren % 50ean ordainduko dira laneko bajaren benetako egunak, kontratuan xedatutako baldintzen arabera.

Zergatik hautatu Seguros Bilbao?

Pertsonalizatutako arreta

Zentro medikorik aurreratuenak

Profesionalik onenak