Itxaronaldirik gabe
Jaso ezazu behar duzun osasun-arreta, itxaron-zerrendak saihestuz edozein espezialistenganako kontsultetan edo diagnostikozko frogak egiterakoan.
Zure osasuna da garrantzitsuena
Pertsona bakoitza ezberdina delako, Seguros Bilbao-n zure beharretara hobeto egokitzen den osasun-asegurua hautatu ahal izango duzu. Gozatu zerbitzu eta estaldura osoenetaz edozein gaixotasun edo istripuren aurrean, zure familiaren ezaugarrietara egokitutako prezioari onura ateraz.
Kalitatezko osasun baterako sarbidea funtsezkoa da zure ongizatea eta zure familiaren ongizatea babesteko. Gozatu itxarote-zerrendarik gabeko languntza mediko onenaz, 24 orduko bezeroarentzako arreta-zerbitzu batekin eta lehen mailako ospitale-zentroen aukera zabalarekin.
Jaso ezazu behar duzun osasun-arreta, itxaron-zerrendak saihestuz edozein espezialistenganako kontsultetan edo diagnostikozko frogak egiterakoan.
Mediku talde handi bat jartzen dizugu eskura, prestakuntza handiko profesionalez osatua; denbora eta erosotasunean irabaziko duzu. Aukera ezazu zeure konfiantzazko espezialista estatuko lurralde osoan, eskura dituzu teknika mediko eta kirurgiko garatuenak.
Gozatu osasun-aseguruaren abantaila guztietaz orientazio telefonikoko zerbitzuarekin, zure zalantzak argituko dituenak eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
Seguros Bilbao-k osasun-aseguruen modalitate zabala eskaintzen dizu, estaldura mediko osoekin bere koadro medikoaren bidez, koadrotik kanpoko profesionalentzako diru-itzultzearekin, zainketa pertsonalarekin eta eguneroko subsidioarekin ospitaleratzean.
Aseguru honek profesional eta ospital aukera zabala jartzen dizu eskura, nahi duzuna hauta dezazun, eta zure seme-alaben pediatrarekin eta zure ginekologoarekin segitzeko aukera ematen dizu horiek ez badira zure mediku taldekoak.
Mediku-asistentziaren estalduraz gain, aseguru honek profesionalen fakturen ospitaleko eta ospitalez kanpoko gastu medikoak itzultzea bermatzen dizu, ezarritako mugekin, profesional horiek zeure mediku taldekoak ez direnean.
Hauta ezazu askatasun osoz espezialista eta ospitalea, nazioko lurralde barruan nahiz hortik kanpo, ospitaleko eta ospitalez kanpoko gastuen %100, ezarritako mugara arte, itzultzeko aukerarekin, eta teknika kirurgiko eta diagnostikorako froga berrienetarako aukerarekin.
Aseguru honek istripu baten ondoriozko kirurgia plastiko edota konpontzailearen hortzetako tratamenduentzat nahiz tratamendu mediko-kirurgikoentzat zein bularreko berrosatzeentzat behar den ospitaleratzeetarako osasun-asistentziaren estaldura ematen du.
Zure osasuna da lehena. Ziurta ezazu zure osatzea eguneroko kalte-ordainaren bermearekin zure ospitaleratzean edo ebakuntza kirurgikoan.
Kategoria guztien barneko protesiak estaltzen ditugu: endokranealak, traumatologikoak, sareak, oftalmologikoak, kardiologikoak, mamarioak eta inkontinentziakoak.
Osasun polizak estali egiten ditu mota zehatz hauetako gaixotasunak goiz detektatzeko prebentzio medikuntzak:
Jaioberriek ama biologikoaren polizaren estaldura dute lehen 15 egunetan, betiere aseguratua polizan altan badago gutxienez jaiotza aurreko 8 hilabete lehenagotik.
Aurreko estaldurak ez dira aplikagarriak “5 modalitatea:Ospitaleratze-asegurua” aukeran.
Seguros Bilbao-n ehun urte baino gehiago daramatzagu zu bezalako pertsonak zaintzen, bere ondarea kudeatzen eta jazoera txiki eta handien aurrean babesten.
Lehen egunetik laguntzen dizugu, zalantzei banaka erantzunda eta zerbitzuak zure behar errealei egokituta.
Finantza produktuetan profesionalak direnen eskutik aldiroko informazioa, baliagarria eta kalitatezkoa, zuri eskaintzeko konpromisoa hartzen dugu.
Konpainia sendoa eta kaudimenduna gara, 100 urteko esperientzia baino gehiagorekin, eta Espainiako talde aseguratzaile nagusietako baten parte gara: Catalana Occidente Taldea.